Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Anne Etchegoyen, Olatz Salvador eta Dantzaz konpainia izango dira Berrizko Kultur Etxeko egitarauan

BerrizAnneEtchegoyen
Urriaren 26an abestuko du Anne Etchegoyenek Berrizen.

Antzerkia, dantza eta musika arloetako 17 ikuskizun eskainiko ditu Berrizko Kultur Etxeak 2019 urtea amaitu arte, tarteko Anne Etchegoyen eta Olatz Salvador abeslarienak edo Dantzaz eta Gorakada konpainienak.

Musika doinuak nagusituko dira urrian Berrizen, Olatz Salvador, Daniel Lumbreras eta Anne Etchegoyenen agerraldiak izango baitira. Salvadorrek San Fausto baselizan aurkeztuko du ‘Zintzilik ‘ lana urriaren 12an eta Contrerasek ‘La villa’ lana eskainiko du urriaren 24an Kultur Etxean.

Donapaleuko Anne Echegoyen abeslaria berriz, Les Nouvelles Voix Basques abesbatzarekin azalduko da urriaren 26an Kultur Etxean ‘Euskal emazte’ proiektua aurkezteko, non euskal gizartean emakumeak hartzen duen eta beti hartu izan duen leku nabarmena aldarrikatzen duen.

Barry White Gonne Wrong-ek ‘Done’ bigarren diskoa aurkeztuko du azaroaren 29an eta Degraey boskoteak berriz ‘Reveries’ lana eskainiko du abenduaren 5ean. Aurtengo musika ekitaldiak Ane Barcena durangarrak eta Raquel Pagés kataluniarrak osatzen duten Pinpilinpussies bikoteak abenduaren 21ean gerturatuko duen ‘80/b’ lanaren aurkezpenarekin osotuko dira.

Dantzaz konpainia

Goi mailako dantza ikuskizunarekin gozatzeko aukera egongo da urriaren 19an, Dantzaz konpainiak Itzik Galili, Janis Claxton, Daniele Ninarello eta Wubkje Kuindersma koreografoen piezak biltzen dituen ‘Growing young’ lana gerturatuko baitu.

Ikuslego helduak lau antzezlan desberdin disfrutatzeko aukera izango du urteko azken hiruhilekoan. Titzina konpainiak ‘La zanja’ ikuskizuna eskainiko du azaroaren 9an; Txalo Produkzioak Aitziber Garmendiak eta Joseba Apaolazak antzezten duten ‘Rita’ lana eszenaratuko du azaroaren 16an; A panadaira taldeak ‘Elisa y Marcela’ jarriko du ikusgai azaroaren 23an eta Kulunka konpainiak ‘Quitamiedos’ ekoizpena eskainiko du abenduaren 14an.

Gorakadaren antzezlan saritua

Iragarritako antzerki emanaldien artean Gorakada konpainia abadiñarrak azaroaren 15ean eskainiko duen ‘Ulises’ antzezlana nabarmentzen da, familia osoari zuzenduriko lan horrekin ikuskizun onenaren saria eskuratu baitu Feten jaialdian aurten.

Gaztetxoei zuzenduriko antzerki programazioa Cia. Giramagic taldeak urriaren 11n eszenaratuko duen ‘Hai, la pescadora de sueños’ lanarekin hasiko da. Ene kantak konpainiak berriz, ‘Sator jator’ gerturatuko du azaroaren 30ean eskainiko dituen bi agerraldietan, eta atal honetako programazioa Yarleku Teatrok abenduaren 20an eszenaratuko duen ‘Etxerik txikiena’ lanekin osatuko da. Gainera EnAmbar Danza konpainiak ‘Makuki’ sorkuntza eskainiko du abenduaren 13an.

Gainera, bariku eta domeketan ematen diren zine emanaldiez gain, hiru film-dokumental emango dira: urriaren 23an, ‘The Florida Project’; azaroaren 27an ‘Tomboy’ eta abenduaren 11n giza eskubideak film laburren bilduma jarriko da ikusgai.

Hilean behin egiten den Ipuin txokoak eta ‘Bertokoak, hemengoak de aquí’ eta ‘El mejor equipo del mundo, historias del Athletic Club’ erakusketak osotuko dute hiruhileko programazioa.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados