Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Anjel Lertxundi idazleak poesia jardunaldiak zabalduko ditu gaur arratsaldean

Anjel Lertxundi idazleak poesia jardunaldiak zabalduko ditu gaur arratsaldean

Anjel Lertxundi idazleak Durangoko Arte eta Historia Museoan eskainiko diren “Pentsamenduaren Poesia” izeneko jardunaldiak zabalduko ditu. Gaur arratsaldean hasiko den bosgarren edizio honetan, hitzaldiak eta poesia errezitalak izango dira. 

Urtero bezala, jardunaldi bakoitza hitzaldi batekin hasiko da; gero, poesia emanaldia bera izango da, egileen ahoan. Jardunaldietako bertaratuei, errezitatuko diren poesiak batzen dituen argitalpen bat eskainiko zaie.

2010ean Espainiako Literatura Sari Nazionala irabazi zuen Anjel Lertxundik, saiakera arloan, “Eskarmentuaren paperak lanarekin”. Orioko idazlearen eskutik hasiko dira jardunaldiak, arratsaldeko 19.00etatik aurrera, “Heidegger, artelanaren basobidean” inguruan arituz. Bertan, Oier Gillán, Nerea Beldarrain eta Martín Etxebarria poetak izango dira.

Bihar, berriz, Aritz Gorrotxategik “Tolstoi: zer da artea? Kanonaren haustura” aurkeztuko du, 19.00etan. Bigarren txanda honetan, Eva Veiga eta Antonio Casado da Rocha poetak izango dira.

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados