Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Amorebieta-Etxanoko Nafarroa Zentroa eraberritzeko laugarren faseari abuztuan ekingo diote

Centro-Nafarroa-AmorebietaAmorebieta-Etxanoko Udalak Nafarroa Zentroa eraberritzeko lanekin jarraituko du abuztuan, 568.000 euroko aurrekontua duen laugarren faseari ekinda. Eraberritzea faseka burutzen ari direnez, zentroak martxan jarraitzen du lanak egin bitartean.

Nafarroa Zentroko bigarren solairua eta lehenengo solairuko hegoaldeko partea osorik eraberrituta, dagoeneko egin dira lanen lehen hiru faseak. Abuztuan ekingo zaioan laugarren fasean, lehenengo solairuko iparraldeko partea osorik berriztatuko da, hau da, Gizarte Ekintza Saila eta mendekotasun gradu baxua duten adinekoen zentroa.

Argi naturala aprobetxatzeko helburuarekin, nagusien zentro hori lekuz aldatu eta fatxadarantz eramango da. Gizarte Ekintza Sailak herritarrei arreta emateko unea sarbide nagusiaren parean kokatuko da eta gainontzeko bulegoak barruko aldean geratuko dira: bilera gela, officea, komuna, biltegia eta erabilera anitzeko bulegoa.

Irisgarritasunaren aldeko aldaketak

Atondo nagusian komun bi jarriko dira, horietako bat egokituta. Horretaz gain, sarbide berri bi zabalduko dira erdiko espaziotik, adinekoen jardueretarako eta atseden gelarako.

Egungo argi-zuloak ere kenduko dira eta zentroaren beharrizanetarako aproposa den argiztapen sistema bat jarriko da. Gainera, irteera kotan dagoen egungo teilatua guztitz berriztatuko da, orain dauden maldak eraberrituz.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 1,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados