Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Azoka
Herriaren Eskubideak-Independientes
Amorebieta-Etxanoko Udala

Amorebieta-Etxanok programa parte-hartzaile batekin ospatuko du Euskararen Nazioarteko Eguna

Argazkia: euskerabizirik.eus

Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Amorebieta-Etxanoko Udalak ekintza-programa zabala antolatu du aurten ere, euskararen erabilera sustatzeko eta herritarrei ama-hizkuntzan gozatzeko aukera emateko helburuarekin. Ekitaldi hauek adin guztietako pertsonei zuzenduta daude, eta aisia, kultura eta herri parte-hartzea uztartzen dituzte. 

Lehen hitzorduak euskararen egoera soziolinguistikoaren inguruko hausnarketa ekarriko du.  Garikoitz Goikoetxeak  “Esnatu ala Hil” liburuaren inguruko hitzaldia eskainiko du gaur Zelaietako auditorioan, arratsaldeko 19:00etan. Liburua Goikoetxeak berak Iñaki Iurrebaso soziologoarekin batera argitaratu du, eta bertan euskararen bilakaera, gaur egungo egoera eta etorkizunerako erronkak aztertzen dira. Hitzaldia gune irekia izango da hausnarketarako eta elkarrizketarako. Liburua irakurtzeko interesa duenak Udal liburutegian eskuragarri ditu zenbait ale.

Azaroaren 30ean, igandea, ekintza parte-hartzaile eta familiarra antolatu da Goldatzen taldearekin elkarlanean. Goizeko 11:00etan, parte hartzaileek Gure Kirolak frontoian elkartuko dira, eta bakoitzak bere lorontzia apaindu eta zuhaitz txiki bat landatuko du bertan. Ondoren, kalejiran Jauregibarriako parkera joango dira, eta han Zornotzako Euskararen Zuhaitza landatuko dute. Ekintza bukatzeko, txokolate beroa banatuko da parte-hartzaile guztien artean. Ekimen honek euskararen sustapena naturarekiko harremanarekin uztartzen du, belaunaldi ezberdinen arteko topaketa bultzatuz.

Egitarauarekin jarraituz, abenduaren 3an, asteazkena, ospatuko da Euskararen Nazioarteko Eguna. Egun berezi honetan, ekimen berritzaile bat jarriko da martxan Amorebieta-Etxanoko liburutegian: Giza liburutegia. Mugimendu hau Danimarkan sortu zen, eta elkarrizketa eta ezagutza partekatuen bidez bizipenak trukatzeko helburua du.

Kasu honetan, “Atzerritik Euskal Herrira, mailaz maila, bidea euskaraz” izenburupean, Euskal Herritik kanpo jaiotako zenbait zornotzar ‘liburu’ bilakatuko dira. Entzuleek 15 minutuz izango dute bakoitza ‘maileguan’, eta euskaraz bizitako esperientziak entzun eta partekatu ahal izango dituzte. Ekintza arratsaldeko 18:00etan hasiko da, eta amaieran luntx bat eskainiko zaie bertaratzen direnei.

Euskal bertsolaritzaren harrobia

Egitarauari amaiera emateko, abenduaren 4an, osteguna, bi ekitaldi nagusi izango dira Zelaietako kultur etxean. Lehenik, arratsaldeko 18:00etan, Bertsolari Gazteen BBK Sariketako finala ospatuko da auditoriumean, euskal bertsolaritzaren harrobiaren eta gazteen sormenaren erakusgarri izango dena.

Ondoren, 20:00etan, Petti eta Ana Galarragaren “Frankestein agurgarria” ikuskizuna eskainiko da kontzertu gelan. Proposamen honek musika eta literatura uztartzen ditu modu artistiko eta originalean. Gainera, kontzertura doazen guztiek liburu bat jasoko dute opari gisa.

Euskararen aldeko konpromisoa sendotzea eta herritarren parte-hartzea sustatzea da ospakizun hauen helburu nagusia. Horregatik, Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrak ekitaldi hauetan parte hartzera gonbidatzen ditu, elkarrekin euskararen aldeko giroa sortu eta indartzeko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados