Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Udala
Maristak Durango
Iurretako Udala

Alaiak koralak jaso du Marixelarre saria ekitaldi hunkigarri batean

Amorebieta-Etxanok omenaldia egin dio gaur Alaiak koralari Marixelarre sariaren laugarren edizioan, Emakume Artisauen eta Nekazarien Azokaren baitan Zelaietan egindako ekitaldian. Ospakizunera hurbildu dira herritar asko emakumez soilik osatutako taldeari esker ona adieraztera, ekitaldia hunkigarria bezain polita eginez.

Saria eman ondoren, Alaiak abesbatzak abesti bat eskaini du, emozioa nagusi izan den ekitaldiari amaiera biribila emanez eta, beste behin, emakume taldeak udalerriko bizitza kulturalari egindako ekarpena gogora ekarriz.

Ainhoa Salterain Amorebieta-Etxanoko alkateak hitz batzuk eskaini dizkio koralari, eta musika zein kultur arloan egindako ekarpena ez ezik, emakumeen arteko topaketarako eta laguntzarako espazio gisa izan duen zeregina nabarmendu du: “Alaiak korala talde bat baino gehiago izan da; laguntasunaren eta emakumeen ahalduntzearen eredu ere izan da. Horregatik, gaurkoan koralaren ibilbidea, ausardia eta konpromisoa aitortzen ditugu. Askorentzat, abesteko talde bat ez ezik, lagunduak, entzunak eta ulertuak sentitzeko espazio bat ere izan delako”, adierazi du alkateak.

Duela ia lau hamarkada sortu zen Alaiak korala, eta garai hartan ez zen ohikoa emakume talde batek abesbatza bat sortzea eta talde gisa sendotzea. Ordutik, Amorebieta-Etxanoko kultur bizitzan oinarri izan da, ekitaldi ugaritan parte hartuz eta bere musika eta konpromisoa herrira ekarriz.

Baina, aurrez aipatu bezala, Alaiak koralak, abesteaz gain, laguntasun-sare bat ehundu du urtetan zehar, taldea emakumeen arteko topagune eta babesgune bihurtuz. Bere agurrean, 2024ko azaroaren 22an, sare horren garrantzia nabarmendu zuten, koraleko kide askorentzat beste pertsona batzuekin edota udalerriko kultur bizitzarekin harremantzeko lotura izan dela azpimarratuz.

Eskerrak

“Horregatik guztiagatik, gaur eskerrak ematen dizkiegu. Eskerrik asko aitzindari izateagatik. Eskerrik asko erakutsitako ausardiagatik eta Amorebieta-Etxanori utzitako ondareagatik. Eskerrik asko berdintasuna musikatik, kulturatik eta adiskidetasunetik ere eraikitzen dela erakusteagatik. Eskerrik asko musikak batzen gaituela erakusteagatik eta eskerrik asko, garrantzitsuena abesti bakoitzaren atzean dauden pertsonak direla gogorarazteagatik”, adierazi du Salterainek.

Marixelarre saria, 2022az geroztik, Amorebieta-Etxanoko Udalak urtero ematen duen saria da, udalerrian berdintasunaren alde lan egin duten kolektibo, proiektu eta pertsonen lana goraipatzeko eta saritzeko. Aurreko edizioetan, saria herriko lehen emakume elkarteari (2022), 1940 eta 1975 artean lan egin zuten emakume zornotzarrei (2023) eta kirol-eremuan genero-desberdintasunak murrizten lagundu duten 1.205 kirolari zornotzarri (2024) eman zitzaien.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados