Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Aitte Kurutzeko jaiek joko tradizionalak erakutsiko dituzte

Zelaieta auzoan ospatzen ari diren Aitte Kurutzeko jaien ekitaldi berrien artean, txikillaren eta txirrinkolaren arauak erakutsiko dituzte. Jaiak asteartean hasi ziren, eta igandera arte iraungo dute. Aitte Kurutzeko jai-batzordeak antolatu du egitaraua, eta urtero jende ugari erakartzen duten jarduerak biltzen ditu: patata-dantza edo arrautzopil-lehiaketa, besteak beste.

Iaz tradiziozko jokoak irakasten hasi ziren, eta txirikillaren arauak azaldu zituzten, hau da, helduentzako trebetasun-joko bat. Igande honetan, joko hori berriz aurkezteaz gain, txirrinkolan jolastera irakatsiko diete bertaratzen direnei. Jolasa makil batekin gurpil metaliko bat mugitzean datza.

Asteartean eman zitzaion hasiera egitarauari, txopoa altxatzearekin, eta asteburuan izango dira ekitaldi nagusiak. Bihar, pijama eta kamisoi eguna ospatuko dute. Jardunaldian zehar, hainbat jarduera antolatuko dira, herritarren gozamenerako: parrillada bat 20:00etan, erromeria Lotxo taldearekin 22:00etan, patata-dantza umeentzat gaueko hamabietan, patata-dantza helduentzat goizaldeko 1:00etan, eta kulero eta galtzontzilo lasterketa 3:30ean.

Larunbatean, hilak 17an,  berriz, mozorroen eguna izango da, eta jai-batzordeak herritarrei kolore gorriarekin lotutako mozorroak jantzi ditzatela eskatu die. Kaleak garbitu ostean, haurrentzako jokoak egongo dira 17:00etatik 19:30era, poteo herrikoia, bertso-afaria Unai Iturriagarekin eta Julio Sotorekin eta erromeria Ansorregi taldearekin.

Jaiak 18an amaituko dira, txirikilla eta txirrinkola jokoekin arratsaldeko 17:30ean, eta arrautzopil-lehiaketarekin.

DURANGON. Abadiñoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados