Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Aitor Loiola izango da Mallabiko
EH Bilduren alkategaia maiatzeko udal-hauteskundeetan

MallabiaAitorLoiolaMallabiko EH Bilduk Aitor Loiola aukeratu du koalizioaren zerrendaburu izateko maiatzean egingo diren udal-hauteskundeetan. Loiola ANV-EAEtik alkate izan zen 2007tik 2011ra bitartean, gaur egun 58 urte ditu eta 1993tik irakaslea da Bilboko Kirikiño ikastolan.

Mallabiko EH Bilduk urtarrilaren 14tik 27ra bitartean burutu zuen alkategaia aukeratzeko barne prozesu parte-hartzailean eta bertara hautagai bakarra aurkeztu zen. Koalizioko kideek zerrendaburu izateko proposatu zuten Loiola eta hauteskunde batzordeak proposamena egin ondoren, bere burua alkategai izateko prest agertu zuen, komunitate osoaren babesarekin.

Loiolak gogotsu eta ilusioz hartu zuen alkategai izatearen ardura eta “Mallabiko EH Bildu taldetik jaso dudan babesa ezinbestekoa  izan da erabakia hartzerako orduan” aipatu zuen Loiolak. Gainera, herritarron parte-hartzea behar-beharrezkoa dela adierazi zuen, “denon artean egindako lanak hobeak izaten baitira”.

Mallabiko zerrenda osatzeko gainerako hautagaiak martxoan zehar aukeratuko dira eta alkategaia aukeratzeko egin den moduan, bigarren fase horretan parte hartzeko ere ezinbestekoa izango da EH Bilduren barneko erroldan izena ematea: https://elkarrekin.ehbildu.eus/

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados