Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Aitor Elordik mallabitarren babes osoa izango du biharko finalean

Bere herriaren eta herrikideen babes osoa eta bultzada izango du bihar Aitor Elordi pilotari mallabitarrak, Nafarroa Arenan jokatuko duen binakako txapelketa nagusiaren finalean. Batzuk, autobusez joango dira Iruñera, eta beste batzuk, herrian prestatu diren ekitaldietan parte hartzeko aukera izango dute.

Mallabiko Pilota Eskolak egun osorako jardunaldi berezia antolatu du. Iruñean izango den finalera joateko, Mallabitik 11:00etan abiatuko den autobusa prestatu dute. Mallabian gelditzen diren herritarrek ere kirol jaiarekin gozatzeko aukera izango dute, eguerdiko 12:30etatik aurrera egingo den trikipoteoarekin hasita.

Ondoren, bazkari autogestionatua egingo dute frontoian, eta partida hasi aurretik, 15:30etatik 17:00etara, animazioa egongo da haur eta helduentzat. 17:00etatik aurrera Nafarroa Arenako pilota jaialdia jarraitzeko aukera egongo da, Mallabia I.a pilotalekuan ipiniko duten pantaila erraldoian. Lehenengo partida, Ezkurdia-Rezusta eta Jaka-Albisu bikoteek jokatuko dute, eta ondoren Laso-Imaz eta Elordi-Zabaletaren arteko finalarekin disfrutatzeko aukera izango da.

Eguna amaitzeko, afaria egingo da Herriko Tabernan eta ongi etorria egingo diote Aitor Elordiri.

Pilotari mallabitarrarentzat lehen mailan jokatzen duen lehenengo finala izango da. Zabaletarekin osatzen duen bikoteak aurreko domekan lortu zuen txartela, Altuna III.a eta Tolosaren kontra Bilbon jokatutako finalerdian. Aspeko enpresakidekin izandako norgehiagokan, atzelari gipuzkoarra lesionatu egin zen, Altuna eta bera markagailuan 19-15 aurretik zirela.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados