Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Aitor Bizkarra eta Beñat Ugartetxea lehiatuko dira domekan Basauriko bigarren finalaurrekoan

 

Ator Bizkarra eta Beñat Ugartetxea lehiatuko dira domekan Basauriko finalaurrekoan.
Ator Bizkarra eta Beñat Ugartetxea lehiatuko dira domekan Basauriko finalaurrekoan.

Basauriko Artunduaga kiroldegian jokatuko da datorren domekan, 17.30etatik aurrera, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa. Agertokian Aitor Bizkarra abadiñarra eta Beñat Ugartetxea zornotzarra izango dira lehian, Imanol Uria, Joseba Artza, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitiarekin batera, Bilbao Arenan izango den finalerako txartelaren bila.

Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalerako eta beste guztiek puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Aitor Bizkarrak udaberriko fasean hasi zuen txapelketa, Imanol Uria eta Joseba Artzarekin batera. Abadiñarrak Udagoieneko fasean egoteko txartela lortu zuen eta Mungian jokatutako kanporaketan metatutako puntuek eman zioten finalaurrekoan egoteko eskubidea.

Beñat Ugartetxeak berriz, finalista izandakoa denez, Udazken faseko kanporaketan hasi zen lehiatzen. Mallabin jaiotako zornotzarrak Igorren jokatutako saioan lortu zuen finalaurrekoetarako txartela, ekitaldiko onena bera izan baitzen. Domekan kantatuko duten beste bi bertsolariek, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia, 2014an finalistak izandakoak dira, beraz, saio honetan hasiko dute txapelketa.

Ekitaldian egin beharko duten lana hamarreko nagusian ofiziotan hiruna bertsorekin hasiko da; zortziko txikian ofiziotan hiruna bertso kantatu beharko dituzte jarraian eta ondoren hamarreko txikian ofiziotan hiruna bertso eskaini beharko dituzte. Saioa amaitzeko kartzelako lanari ekingo diote, puntua emanda bertso bi zortziko txikian abestuz eta bakarkako lana eginez gai bati buruz hiru bertso, doinu eta neurri librean, eskaini beharko dituzte.

Saioko gai-emailea Begoñe Olabarria izango da eta epaileak berriz, Ander Txakartegi, Joseba Santxo, Jurgi Fuentes, Leire Etxebarria, Mirari Azula eta Miriam Juaristi. Idazkari lanetan Itxaro Juaristi arituko da.

‘Abarkas’ eta Altube

Markina-Xemeinen zapatuan jokatutako lehenengo finalaurrekoan berriz, Eneko Abasolo ‘Abarkas’ iurretarra eta Txaber Altube abadiñarra lehiatu ziren. Saioa Jone Uriak irabazi zuen 514,5 punturekin eta bigarrena Nerea Ibarzabal izan zen 482 punturekin. Abasolo hirugarren postuan sailkatu zen  478,5 punturekin eta Altube bosgarrena izan zen 450,5 punturekin.

Saioa irabazi zuen Uriak abenduaren 17an Bilbao Arenan jokatuko den finalerako txartela lortu zuen. Beste guztiak, ‘Abarkas’ eta Altube tarteko, saio horretan lortutako puntuen arabera izango dute bertan egoteko aukera.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados