Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

Ahotseneako disko aurkezpenetan emakume musikarien presentzia handituko da

59. Durangoko Azoka abenduaren 5etik 8ra garatuko da, eta hasteko hilabete eskas falta den honetan, Ahotsenea Musikan parte hartuko duten taldeen zerrenda osatuta dago. Aipagarria da emakume musikarien presentzia handitu egingo dela aurreko edizioekin alderatuta, taldeen erdietan emakumeren bat gutxienez egongo delarik. Hala ere, emakumeen presentzia eta ikusgarritasuna indartu arren, oraindik musikarien artean gizonak dira gehiengoa.

Euskal musikaren erakusleiho indartsua da Ahotsenea, eta jaso diren proposamenen kopurua da horren adibide: 108 talde edo bakarlarik eman dute lan berria zuzenean aurkeztu ahal izateko izena. Horren ostean, antolatzaileek hautaketa egin behar izan dute, eta azkenik 34 taldek edukiko dute lekua.

Musikazaleek aurtengo proposamen berriak ezagutzeko aukera aparta izango dute, kantuak entzutean eurek ere abestuz eta kulturaren parte sentituz. Durangoko Azokaren aurtengo edizioaren lemak dioen bezala, hartzea ematea delako.

Musikari gazteen eta ibilbide luzekoen arteko oreka islatuko du egitarauak. Adibidez, Txopet, Xsakara eta TOC  taldeak igoko dira Platerueneko oholtzara, baina baita Mikel Urdangarin eta Kokein ere. Beraz, belaunaldi arteko kultur transmisioaren eta hartuemanaren erakusle izango da egitaraua.

Estiloei dagokienez, egungo panorama musikalaren aniztasuna igarriko da, rocka, rapa, elektronika eta folk doinuak uztartuz, besteak beste. Nabarmentzekoa da Araba, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko musikarien partaidetza haziko dela, eta horrela, lurraldetasunaren ikuspuntutik oreka lortzea izan da helburua.

Ahotsenea Musikako zerrenda

Hauxe da Ahotsenea Musika gunean parte hartuko dute musikarien zerrenda osoa: Aho zakil konexion, Ainke, Albina Stardust, Ameba, Birkit, Durundi, Ekhi Lambert eta Haize Carricaburu, Eneritz Furyak, Ezpalak, Kai Nakai, Kaskezur, Keia, Kokein, Kuartz, Mikel Artieda eta Leire Berasaluze, Maskak, Mice eta Moxal / Odei Barroso eta Benizze, Mikel Urdangarin, Miriam Lujua, Nize, Neu Troia, Orhi, Mirari, Hok Ttuk Hamalau, Postal Kolekzionistak, Saji, Toc, Tu-K, Txopet, Ur, Xabaltx, Xabier Badiola, Xsakara eta Zinkha.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados