Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Adinekoentzako ikastaro eta tailer berriak antolatu dituzte

Adinekoei zahartzaro aktibo eta osasungarri bat emateko asmoz, hainbat ikastaro eta tailer antolatu ditu Durangoko udaleko Adinekoen Sailak. Horietako batzuk landare kontserba eta mermeladei buruzko tailerra, argazkiak moldatzeko ikastaroa eta elikadurari buruzkoa dira.

Durangoko Udaleko Adinekoen Sailak herriko adinekoei zuzendutako ikastaro eta tailer berriak antolatu ditu,  zahartzaro aktibo eta osasungarri bat bultzatzeko asmoarekin.  Prentsa ohar bidez udalak jakitera eman duenez, pertsona hauen aisialdia modu onean kudeatzea da helburua eta  ???mendekotasun egoerak neurri baten atzeratzea???.

Antolatu dituzten ikastaro eta tailerrak hauek dira: landare kontserba eta mermeladei buruzko tailerra;  adimen emozionala eta adinari buruzko ikastaroa; etxeko kontabilitatea (Excel) ikastaroa;  argazkiak ukitu eta moldatzeko ikastaroa; landare osasungarriak eta elikadurari buruzko ikastaroa; eta barre-terapia tailerra.

Izena eman nahi duenak urtarrilaren 18tik aurrera egin beharko du Durangoko adinekoen udal egoitzan (Astarloa kalea, 1). Informazio gehiago nahi izanez gero telefono hauetara deitu behar da: 94 603 00 00  edo  94 620 03 21.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados