Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Sukia
Jesuitak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Abian da Euskaraldiari loturiko ipuin lehiaketa

Argazkia: Euskaraldia Zornotza.

Maiatzean ospatuko den Euskaraldiaren jardueren baitan, Amorebieta-Etxanoko Udalak euskarazko ipuin laburren lehiaketaren edizio berria jarri du martxan. Ekimen honen helburua da herritarren artean euskararen erabilera eta sormen literarioa sustatzea, eta horretarako, parte hartzeko bi kategoria egongo dira; 16 eta 22 urte bitarteko gazteentzat bata eta 23 urtetik gorako herritarrei zuzendurikoa bestea.

Ipuinak euskaraz idatzi beharko dira, euskara batuan edo bizkaieraz, eta originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dute. Gainera, ezinbestekoa izango da aurtengo Euskaraldiaren leloari, ‘Elkar mugituz egingo dugu’, erreferentzia egitea. Ipuinek gehienez 3.000 karaktere izango dituzte, zuriuneak eta izenburua barne.

Parte hartu nahi dutenek euskara@amorebieta.eus helbidera bidali beharko dituzte ipuinak, eta zein kategoriatan lehiatzen diren adierazi (A kategoria edo B kategoria). Ipuinarekin batera, izen-abizenak, telefono zenbakia, posta elektronikoa eta NANaren kopia bat erantsi beharko dira.

Lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 4a izango da.

Sariak eta ipuinen argitalpena

Kategoria bakoitzeko irabazleak epaimahai bitartez aukeratuko dira eta hauek 400 euroko saria jasoko dute. Horrez gain, saritutako ipuinak Hilero aldizkarian argitaratuko dira.

Bestalde, herritarrek ere izango dute ipuin irabazle gehigarri bat aukeratzeko aukera, maiatzaren 6tik 13ra egingo den bozketan. Bozketa herriko puntu ezberdinetan jarriko diren hautestontzien bidez egingo da. Bozketa bitartez hautatutako ipuinaren egileak Euskaraldiko produktuen sorta bat jasoko du. Era berean, bozketan parte hartzen duten herritarren artean ere Euskaraldiko produktuak zozketatuko dira. Sariak maiatzaren 15ean banatuko dira, Euskaraldiaren hasiera ekitaldian.

Ekimen honekin, Amorebieta-Etxanoko Udalak euskararen sustapenarekiko konpromisoa berretsi nahi du eta herritarrak lehiaketan parte hartzera animatzen ditu.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados