Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Abadiñoko Udalak on-line ginkana antolatu du gazteek interneten euskara gehiago erabili dezaten

Abadiño Udalak On-line Ginkana antolatu du udalerriko 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat, adin horretako herritarren aisialdia aberasteko zein “sare sozialetan eta interneten euskararen erabilera ludikoa sustatzeko”. 

AbadiñON Gazte Lehia programaren barruan antolatutako ekimena urtarrilaren 21etik otsailaren 15era burutuko da eta bertan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea ekimena hasi aurretik on.gaztelehia@gmail.com helbide elektronikora idatzita, 688 763 074 telefono zenbakira deituta eta Instagrameko @abadinogaztelehia edo Facebookeko Abadiñon Gaztelehia esteken bitartez.

Parte hartzea banaka edo gehienez lau pertsonez osatutako taldeetan egin daiteke, eta parte-hartzaileek lau proba bete beharko dituzte. Probak Facebook eta Instagramen bitartez jakinaraziko dira ostiralero (urtarrilak 21 eta 28 eta otsailak 4 eta 11), eta otsailaren 15ean, asteartea, amaituko da probak beteta aurkezteko epea. “Proben edukia ludikoa” izango denez, “On-line Ginkana honetan dibertsioa ziurtatuta dago”, antolatzaileen esanetan.

Irabazleak otsailaren 18an emango dira ezagutzera eta guztira 600 euro banatuko dira saritan. Pertsona edo talde irabazleak 300 euroko bonoa jasoko du eta bigarren saria 200 eurokoa izango da. Parte-hartzaile guztien artean 100 euroko saria zozketatuko da.

Ekimen honen bidez, Abadiñoko gazteek dibertitzeaz gain gaur egun euskarak Interneten presentzia izan dezan dauden tresnak ezagutuko dituzte modu osasuntsu eta sortzailean sare sozialen erabilerari dagokionez.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados