Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Azoka
Herriaren Eskubideak-Independientes
Amorebieta-Etxanoko Udala

Abadiñoko Udalak dirulaguntzak eta hobariak eskatzeko epea zabaldu du

Abadiñoko Udalak hainbat udal dirulaguntza eta hobari eskatzeko epea zabaldu du. Horiek guztiak online, Udalaren web orriaren bitartez edo, aurrez aurre, bulegoetan bertan tramitatu ahal izango dira.

Honako hauek dira eskuragarri dauden dirulaguntzak eta hobariak:

Euskaraz ikasteagatik: Abadiñon erroldatuta dauden eta euskaltegi publiko edo pribatu homologatuetan emandako euskara ikastaroetan parte hartu duten pertsonek eskatu ahal izango dute dirulaguntza, baita euskaraz eta euskararen ikaskuntzarako zein hizkuntza honen normalizazioaren inguruko formakuntza ikastaroetan parte hartu
dutenek ere. Eskabidearekin batera, euskaltegiaren ziurtagiria (eskola orduak, ikastaroen hasiera eta amaiera datak eta matrikularen zenbatekoa) eta matrikularen ordainagiria aurkeztu beharko dira.

Gidabaimena euskaraz ateratzeagatik: Udalaren Euskararen Sustapenerako Ekintza Planaren barruan, arlo teknikoan eta administratiboan euskararen erabilera normalizatzea eta egindako ahalegina aintzat hartzea da dirulaguntza honen helburua.

Gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz ateratzen duten 15 eta 25 urte arteko abadiñarrei lagunduko zaie diruz. Eskabidearekin batera, DGTren Trafiko Buruzagitzako egiaztagiria, autoeskolaren ziurtagiria edota matrikula ordaindu izanaren agiriaren kopia, eta aurrezki libretako IBAN kodea eta kontuaren titularra ageri diren orriaren fotokopia edo ziurtagiria aurkeztu beharko dira.

Etxebizitza alokatzea gazteentzat: Udalak 250 eurora arteko hileko dirulaguntza eskaintzen die Abadiñon etxebizitza bat ohiko bizileku gisa alokatzen dutenei. Udal ordenantzako baldintzak betetzen dituzten 18 eta 35 urte bitarteko gazteei emango zaizkie. Dirulaguntza honen helburua emantzipazioa erraztea da, hileko alokairuaren
zati bat ordaintzen lagunduz eta gazteak udalerrian gera daitezen sustatuz. Entregatu beharreko dokumentuak webgunean edo udal bulegoetan kontsulta daitezke.

Zabor eta estolderi tasetan hobariak: Udalak hobariak emango ditu hondakinak eta estolderia bildu eta ezabatzeko zerbitzuen ordainketan, familia-unitatearen urteko errentaren arabera. Beharrezkoa izango da Abadiñon, gutxienez, urtebetez erroldatuta egotea. Eskaerarekin batera, higiezinaren titulartasuna egiaztatzen duen
dokumentuaren fotokopia, eta familia-unitateko kide guztien PFEZ-ren (Errenta Zerga) aitorpena aurkeztu beharko dira

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados