Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Abadiñoko Udalak AHTren obren jarraipena egingo du eta herritarrei arreta emango die

Abadiñok Udalak kanpoko enpresa bat kontratatu du udalerrian Abiadura Handiko Trenaren (AHT) obren jarraipena egiteko, betebehar eta eskakizun guztiak zorrotz betetzen direla ikuskatzeko eta herritarren zalantzei erantzuteko.

Abadiñoko AHTren lanek “eragina dute, batez ere landa-inguruko auzo batzuetan”, Udaletik adierazi dutenez. Obrari dagokion araudia zorrotz betetzen dela ikuskatzeko eta zaintzeko helburuarekin, Udalak kanpoko enpresa bat kontratatu du. Horrez gain, ingurunean inpaktuak arintzeko neurri zuzentzaileak hartzeko eskatuko du.

Kontratatutako enpresaren langile adituek “herritarren kontsultak jaso eta artatuko dituzte”. Horretarako, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa egokituko dira, eta hilean behin arreta aurrez aurre emango da udal lokaletan.

Bilera Txanportan

Kontratatutako enpresak udalerriari eskainiko dion zerbitzuaren eta herritarren zalantzei emango zaien arretaren berri emango da bihar, eguaztena, hilak 6, 18:30ean Txanporta Kultur Etxean egingo den bileran.

AHTren proiektuak “inpaktu handia du ikuspuntu askotatik, eta Abadiñoko hainbat eremutan dituen eraginak larriak dira”, Mikel Urrutia Abadiñoko alkatearen esanetan. Hori dela eta, “Udalak arduraz jokatu eta gertutik jarraitu behar du, etengabeko informazioa izateko eta landa-auzo horietan, sarbideetan eta pertsonengan aurrez ezarritakoa baino eragin negatibo handiagoa izango luketen desbideratzeak saihesteko”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados