Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango
Durangoko Udala
Jesuitak Durango

Abadiñoko Udala Oinherri herri hezitzaileen sareko bazkide egin da

Urtarrileko Osoko Bilkuran, Abadiñoko Udala Oinherri herri hezitzaileen sareko bazkide laguntzaile izatea onartu zen aho batez.

Duela hamar urte hasi zen Oinherriren ibilbidea, umeen eta nerabeen aisialdia eta hezkuntza beste era batean ulertzeko eta lantzeko asmoz. Aisialdiko eredu berritzaile baten barruan, haurrentzako hainbat ekimen garatzen ditu Oinherrik.

Besteak beste, honako helburu hauek ditu: jolasa eta sormena ikasteko eta garatzeko berariazko tresnatzat dituen haurren eta nerabeen kultura aitortzea; hori oinarri hartuta, haurrei zein nerabeei benetan parte hartzeko eta erabakitzeko ahalmena ematea; eurek eraikitako aisia hezitzaile eta euskaldunaren bitartez, aniztasunean berdin eta parekide izanez eta ingurumen naturala eta kulturala zainduz, komunitate-sarea eta auzolana indartzea, eta pertsonen arteko harreman osasuntsu, justu eta asegarriak jostea.

Ibilbide horretako lehenengo jarduera elkargune bat sortzea izango da, hezkuntza arloa modu zabal batean lantzeko. Elkargune hori, hezkuntza foroa izango da, eta, bertan, ikastetxeek, Udalak, hezkuntza ez formaletako eragileek, guraso elkarteek eta herrigintzako eragileek edota norbanakoek parte hartuko dute.

Aurten, lau lan-saio egitea aurreikusten da, hezkuntza foroa martxan jartzen eta norabidea marrazten hasteko

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados