Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Abadiñoko EH Bilduk “irtenbide integrala” eskatzen du Matienako Galizia plazarako

Abadiñoko EH Bilduk orain dela 9 hilabete Galizia plaza garatzeko aurkeztu zuen proposamena berretsi du, kontuan izanda “trena lurperatzeko lanak hasi zirenetik disuasio-aparkaleku bat” beharrezkoa zela.

Egunotan “pintura-ukitu batzuk” egingo direla aurreratu ondoren, alderdi horretako zinegotzien arabera eremu horren kudeaketa “erabat geldituta” dagoela eta “inguruaren egoera jasanezina” dela salatu dute alderdi subiranistaren zinegotziek.

Gainera, “Gobernu taldearen atzerapena” ulertezina egiten zaiela eta, aldez aurretik egindako proposamena kaleratu dute “arazoak arintzeko” helburuarekin.

Ekarpen horretan 17 aparkaleku gehiago jartzea proposatzen zuten. Horretarako, barruko aparkalekuen berrantolaketa eta kanpoaldean berriak sortzea zehazten zuten, “trenbide inguruan norantza bakarra eta buelta emateko gunea jarrita”.

Horrez gain, barrualdean egoiliarrentzako eremua egokitzeaz gain, gune seguruagoa eta irisgarriagoa egitea eskatzen dute. Horretarako “okindegiaren aurrean autorik gabeko zonaldea” egokitzea, “pasabide zabalagoa eta zebra-bidea tren geltokira joateko” jartzea eta “trenbide aurrean gune funtzionala” gauzatzea ezinbestekoak direla uste dute.

 

Egindako ekarpenean “auzotarren ideak” izan dituzte kontuan, alderdi subiranistaren arabera “Galizia plazaren inguruak inplikazio handiagoa” behar duelako. Horregatik herritarrekin batera ‘Abadiño Mugi’ dinamikari eutsiko diote “auzoen eta Abadiñoren segurtasuna, irisgarritasuna eta bizitasuna bermatuko dituen mugikortasun-plan bat garatuz”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados