Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Abadiñoko EH Bilduk AHTren lanak gelditzeko eskatu dio Udalari

Hainbat pinudi bota dira Irazola inguruan AHTaren lanak egiteko.

Abadiñoko EH Bilduk Abiadura Handiko Trenaren “obrak gelditzea” eskatu die herriko agintariei, azpiegitura gauzaten dabilen enpresa “hainbat baimen izan gabe” ari delako lanak egiten. Egin beharrekoi ekin aurretik, “trafiko eta segurtasun txostenak entregatu” behar direla  uste du talde soberanistak.

AHTren lanak “alarma egoeran” hasi zituztela kritikatzeaz gain, obren jarraipena egoten ari direla eta auzotarrekin harremanetan daudela adierazi dute Abadiñoko EH Bildutik.

Alderdi honen arabera hiru dira egindako irregulartasun nagusiak. Alde batetik, “kamioiak eta makinaria, baimenik gabe aritu dira udal errepideetatik”; bestetik, Irazola inguruko basoetatik “zuhaitzak ateratzen ari dira inolako baimenik tramitatu gabe”; eta azkenik, “inolako baimenik gabe” Irazolako bizilagun baten “lursailetan sartu eta hainbat marka” jartzea.

EH Bilduk Abadiñoko Gobernu Taldea osatzen duten EAJ eta AIri “Abadiño babestea” eskatzea gain, “obren jarraipena” egitea eta “baimenik ez dagoen bitartean obrak gelditu ditzala” ere beharrezkoa dela uste du EH Bilduk.

Alderdi soberanistaren arabera AHTa “PNVren lehentasun nazionala” da, nahiz eta azpiegitura hori gauzatzeko “gure aztarnak, gure ingurunea, Abadiñoko altxorrak izorratu” egingo diren. Gainera, herria zeharkatuko duen tartean “93 milioi euro” xahutuko dira “merkantziarik garraiatuko ez duen eta Europarako konexioa kolokan dagoen trenbide bat egiteko”, adierazi dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 1,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados