Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Abadiñok 355.000 euro inbertituko ditu Astolako igerilekuko
galdara-sistema aldatzen

AstolaIgerilekuaAstolako udal-igerilekuetako galdara-sistema aldatzeko lanei ekin die Abadiñoko Udalak eta proiektua gauzatzeko 355.655,80 euro (BEZ aparte) inbertituko ditu.

Igerilekuan hasi berri dituzten lanak, eraikinean gauzatu behar diren eginkizunetako bat da. Izan ere, egin beharreko lanak “pixkanaka jarriko dira martxan, proba fasetan”, Udal Gobernutik adierazi dutenez, eta “behin betiko doikuntzek inguratzaile berria eraiki arte itxaron beharko dute”.

Astolako kiroldegian egin beharreko lanak joan den azaroan esleitu zituen Udalak eta igerilekuetako berokuntza sistema ordezteko lanak hozte eta berokuntza sistemetan espezializatutako Giroa enpresari esleitu zizkion. “Jarduketa hori lehentasunezkotzat jotzen da instalazioak hobetzeko”, Udal arduradunen esanetan.

Hobekuntza lanak hasi aurretik, Udalak azterlan tekniko bat kontratatu zuen eta, sistema ebaluatu ondoren, instalazioaren funtzionamendu egokia bermatzeko zein soluzio hartu behar zen erabaki zuten.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados