Abadiñoko Gure Esku Dago ekimenak maiatzaren 7an herrian egingo den herri-galdeketan erantzun beharreko galderak erabaki ditu, bi izango baitira herritarrek erantzun beharko dituzten galderak.
Gure Esku Dagoren talde eragileak egingo duen lehen galdera “Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?” izango da eta horri “bai” edo “ez” erantzuteko aukera egongo da.
Baiezko erantzuna ematen dutenek bigarren galdera bat erantzuteko aukera izango dute: “Bai aukeratu ezkero: nahi al zenuke euskal estatu hori independientea izatea?” eta horri ere “bai” edo “ez” erantzun ahal izango zaio.
Herri-galdeta hau antolatu duen talde eragileak parte hartzeko deia egin die herritarrei, “erantzuna edozein delarik”.