Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Abadiñoko EH Bilduk Udaleko batzorde informatiboen maiztasuna zehaztea eskatu du

Abadiñoko EH Bilduk Udaleko batzorde informatiboen maiztasuna zehaztea eskatu du

Abadiñoko EH Bilduk Udaletxean dauden batzorde informatiboen dinamika arautzeko proposamen bat helaraziko dio udal gobernu taldeari. Bi dira eskakizun horren arrazoi nagusiak; alde batetik, “batzordeek ez dutela maiztasun jakinik” eta bestetik, kontuan izanda herriko gai eta proiektuak aztertzen direla, “herritarrentzat irekiak” izan behar direla.

Ezker Abertzaleko zinegotziek egingo duten eskakizuna “batzordeek daramaten dinamika” desegokian oinarritzen dute, bai pasa den legegintzaldian baita oraingoan ere.

Batzorde ezberdinak jakineko maiztasun ez izateak “gai ezberdinak denbora luzez landu gabe” egotea eragiten du eta uztailean hasitako legegintzaldiko “batzorde ugari deitu gabe daude oraindik”, azpimarratu dute.

Batzorde informatiboak publikoari irekita ez egoteaz gain ez dagoela “inongo aktarik ez deialdirik jarrita udaleko web orrian” ere salatu dute. Horren ondorioz “herritarrek ez dute berauetan ahotsez parte hartzeko ezta gaien jarraipena egiteko aukerarik”.

Horregatik, bost eskakizun izango dituen udal bozeramaile batzorde bat egiteko deia egingo dute. Alde batetik, batzordeen gutxieneko maiztasuna hilean behin izatea; bestalde, herritarrentzat irekiak izatea, “betiere datuen babeserako legea kontuan izanik” eta, hirugarren puntuan, deialdiak publiko egitea eskatzen dute.

Gainera, batzordeetako aktak publikoak izatearen beharra aldarrikatu dute eta, azkenik, batzordeen funtzionamendu egokia bermatuko duen Jarraipen batzorde bat egitea ere eskatu dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados