Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

???Gloriaren kantua??? antzezlanaren euskarazko bertsioa aurkeztuko dute

???Gloriaren kantua??? antzezlanaren euskarazko bertsioa aurkeztuko dute

Khea Ziater Bilboko konpainiak ‘Gloriaren kantua’ antzezlanaren euskarazko bertsioa estreinatuko du Durangoko San Agustin Kultur Gunean. Taldearen lehenbiziko lanaren aurkezpena bihar izango da, eta iaz estreinatu zuen obraren gaztelerazko bertsioa hurrengo egunean proposatuko dute. Beraz, emanaldi bikoitza eskainiko dute arratsaldeko 20.00etatik aurrera.

‘Gloriaren kantua’ antzezlanak “amodio eta desamodioaren inguruko” istorioa proposatzen du. “Emakume batek bere maitea galdu du eta bakardadetik, eta flasen bitartez, elkarrekin bizitako uneak gogoratzen doa”, aurreratu du Alex Gerediaga “Kabulian”, zuzendaria eta egileak aurkezpenean.

Ikuskizunean, “erreferente zinematografikoak, argiaren diseinua, musika eta dantza” uztartzen dira.  Bertan Leire Uchak Gloriaren papera antzeztuko du eta Na Gomesek, berriz, Takken gorputzean jarriko da. Zuzendariak aurreratu duenez, proposamen honekin “ate bat ireki da hurrengo lanen aurrean jartzeko. Apustu arriskutsua izan da”.

San Agustin Guneko arduraduna den, Arantza Arrazolak, aurkezpenan adierazi duenez, “ikusteko oso atsegina da, non musikak eta estetikak garrantzia dute. Edozein ikuslerentzat zuzenduta dago, eta hunkigarria da”.

Khea kolektiboa Bilbon sortu zen 1998an, Mina espazioaren laguntzarekin, elkarrekin FTI-Antzerkiola Imaginarioa sortu zuten batez ere, antzerkiaren arloan prestakuntza, ikerketa eta sorkuntza lantzeko. Horietako zenbait lagunek, gaur egun Khea Ziater osotu dute.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados