Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Primaderako liliak

“Primaderako liliak goizik ziren loratuak, Urthe hartan gertatu zen Pazko erramu baino lehen…”

Horrela dio aspaldiko abestiak. Horrelaxe gertatu da aurten ere. Liliak goiz loratu dira eta bizipoza eta energia ekarri digutela dirudi. Horrren lekuko Euskal Herrian antolatu diren hainbat ekitaldi.

Izan be, pozarren ibili gara arineketan Korrikan. Zahar, gazte zein ume. Gizon zein emakume. Poztasuna eta itxaropena piztu digu, egunez zein gauez, kaleak eta espaloiak jendez beteta ikusteak. Amaiera berriz, kolosala. Sarriren berba zehatz eta esanguratsuak lekukoaren barruan. Batzuk aipatzearren “Euskara denona da. Ez da agortzen. Eta dohainik erabiltzen dugu. Konturatzen zara goizetan ohetik jaikitzean ezti tanta gozo bat bezala senti dezakezula ezpainetan?”.

Apirilaren 8ko ETAren armagabetze zibilaren eguna ere nekez ahaztuko dugu. Askoren urteetako ametsa gauzatu zen Baionan. Horretarako, aurretiaz Bakearen Artisauek bide luzea jorratu zuten eta fin ehundu hariak. Orain presoen auzia hor dago, ea albait arinen konponketa portu onera heltzen den. Ea, benetako bake garaia iristen den. Ea, Mixel Berhokoirigoinek Baionan esandako berbak betetzen diren “Iraganak banatu bagaitu, etorkizunak batu behar gaitu”.

Asteburu honetan berriz, Aberri Eguna. Etorkizunak batuko gaituen itxaropena ez dugu galduko, baina behintzat, oraingoz, deialdi bateraturik ez dugu. Esate baterako, EAJk Bilbon ospatuko du, “lehen, orain eta beti aberria” lelopean. Independentista Sareak eta Gernika Batzordeak Gernikarako deia egin dute. Ipar Euskal Herriko abertzale talde batek, berriz, Uztaritzen.

Aberri Egunaren historiari erreparatuz, gogoratzeko modukoa iruditzen zait Gerrostean, 1964an Gernikan ospatu zen Aberri Eguna. Legez kanpokoa izan arren, milaka herritar batu ziren bertan. Kotxez, trenez, motoz zein mendirik-mendi helduta. Horrela kontatzen dute lekukoek:  El Aberri Eguna de 1964 llenó Gernika de gente, pese a ser ilegal .

Gernikan 1975. urtean egin zen Aberri Eguna ere ilegala izan zen, baina beste askotan ez bezala, deialdi bateratua egin zen. Kontrol gogorrak jarri zituzten bideetan eta nekeza izan zen heltzea. Gernika Guardia Zibilez beteta zegoen eta zaila zen elkartzea. Halere, Luyten eta Juippers izeneko Flandiar diputatuek ikurriña handi bat atera zuten Juntetxe aurrean. Atxilotu egin zituzten eta tratu txarrak jaso Guardia Zibilengandik. Hidalgo Kapitaina zen Guardia Zibilen buru Gernikan.

1978koa be berezia izan zen. Parte-hartze handia izan zuen Aberri Egun bateratua ospatu zen lau hiriburuetan. Prentsaren arabera Bilbon 100.000 pertsonatik gora biltzen dira, Donostian 70.000 inguru, Iruñean 40.000 inguru eta Gasteizen 20.000 inguru.

Sarri askotan, bakoitzak bere aldetik egin du deialdia https://eu.wikipedia.org/wiki/Aberri_Eguna.

Agian, etorkizunean,  Euskal Estatu Burujabe baten aldarri bateratuak bilduko gaitu Aberri Egunean. Bitartean, bide hori eraikitzen jarraituko dugu.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados