Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Andrazkubak

AndrazkubakKubako bi andrazkoren musika eta Euskal Herriko hiru andrazkoren olerkiak dituen Andrazkubak izeneko diskoa aurkitu dut. Durangoko azokan aurkeztu zuten arren, oraintsu deskubritu dut harribitxi hau.

Leire Bilbao, Miren Agur Meabe eta Arrate Mardaras idazleak dira hiru olerkariak.
ahizpa kubatarrak ostera, musigile eta kantariak. Kubatar euskaldun berriek diozkue entzule euskaldunei eskaintzen digutela disko esperimental hau.

Lan esperimentala dioten hau, lan borobila iruditu zait egia esan. Gainera, disko honetan bi kultura oso desberdinek bat egiten dute, musika eta poesiaren bidez sare ederra ehunduz. 5 andrazkoren lan atsegin eta bikaina, bai gozamenera, bai gogoetarako.

Aitortu behar dut maitasun bereziaz entzun dudala disko hau; emakumeen lana delako eta hurbileko ditudalako. Ahizpa kantarietariko bat Habanako bere eskaratzean ezagutu eta entzuteko zoria izan nuen, pianoaren laguntzaz, Joseba Sarriren poemak kantetan. Leire, Miren Agur eta Arrate berriz, gure irakur taldeetako izar eta lagunak izan ditugu azken urteotan.

Edozelan ere, gizon zein emakumeok, entzutera gonbidatzen zaituztet. Ez zaretela damutuko uste dut. Hona hemen diskoan entzun ditzakegun zenbait poema:


“Neu naiz, zurekin” (Arrate Mardaras)

Neu nauz, zurekin. Neu naiz, zurekin,

edo zu gabe, zuk nahi ez baduzu.

Neu naiz, zurekin. Neu nauz, zurekin,

edo zu gabe, hala nahi baduzu. Baina ez naiz zurea, hala nahi baduzu ere,

ez naizelako inorena,

neurea baino ez naiz, neurea baino ez.

 


“Kodea” (Miren Agur Meabe)

Bestelako kidea aldarrikatu nahi dut

hitzarena ez bezalako kidea,

hizkera ez-hitzezkoa,

oroimenean kondenatu ezineko lengoaia,

zeinak gezurta ditzakeen berbakera,

erreklamazio-libururik eta

tarifa-zerrendarik gabeko mintzo mutua,

mezu anbiguoz itxuraturiko jario askea,

adierazi gura ez denaren adierazpidea.

 


“Ez dut nahi” (Leire Bilbao)

Ez dut lurperatuko nauen aberririk nahi,

izan nahi genuena ahora ekarriko didanik.

Ez dut nekatuko nauen maitasunik nahi,

lepora igoko zaidanik mendeku hartzeko ez bada.

Ez dut babestuko nauen amarik nahi,

alboan izango ez badut denbora badoanean.

Ez aberri, ez maitasun, ez amarik

ez badut, nora itzuliko naiz?

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (10 votos, media: 4,90 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

3 Comentarios

  1. Mertxe

    Oso interesgarria, Marisa. Eskerrik asko.

    Deja una Respuesta
  2. Carmen

    Beti bezala gogo biziz itxarondako artikuluak ez du inoiz kale egiten

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados