Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Birjintasun bekak

Birjintasun bekak

Birjintasun bekak

Herrialde ezberdinetan gazteentzat eskaintzen diren beken inguruko informazio bila nenbilela, inoiz imajinatuko ez nukeen beka batekin egin dut topo, BIRJINTASUN BEKArekin hain zuzen.

Birjintasun bekok Afrika mendebaldeko Sierra Leonan eskaintzen dira XXI. mende honetan. Antza denez, nerabeen arteko haurdunaldi kopurua handia da inguru hartan eta ondorioz neskatoen %80 irakaskuntzatik kanpo geratzen dira. Haurdunaldiok ekiditeko  Bo hiriko agintariek, herrialdeko bigarren hiririk handienekoek, 5 urteko bekak eskaintzen dizkie graduaziora arte birjin mantentzen diren neskatoei.

Beka horiekin, Bo hiriko herri agintariek uste dute eskola sasoian dauden neskatoen kopuru handi batek eskola amaitu arte birjintasuna mantendu egingo duela. Gainera bekok, gura izanez gero, erabilgarri egongo dira ikasleek unibertsitatea amaitu arte.

Herri kontseiluak adierazi du emakumezko medikuek konprobatuko dutela eskola-neskatoen birjintasuna. Antza denez, zenbait familia ???birjintasun bekak??? izeneko ekimen honekin ez datoz guztiz bat, eta beste bideren batzuk aztertu beharko liratekeelakoan daude.

Dirudienez ez da Sierra Leonan nerabeen arteko haurdunaldiak ekiditeko ekimenak proposatu diren lehen aldia baina orain artekoak ez dira oso eraginkorrak izan, antza.

Birjintasun beken erabaki berri eta bitxi honetan, nire ustez, erlijioak ere izango du bere pisua eta ez da emakumeen askatasunaren aldekoan izango seguru asko. Izan ere, normalean, erlijioak  asko arduratzen dira emakumeen birjintasunaz, ez horrenbeste gizonezkoenaz ostera. Sierra Leonan %10 katolikoak dira, %60 islamistak eta gainontzekoak animistak.

Kontuak kontu, birjintasun bekak jarri beharrean, antisorgailuak eskuratzeko ahalmena gehitu eta heziketa sexuala hobetuko balute, agian bete kuku batek joko luke Afrikako mendebal hartan, haurdunaldi gutxiago suertatuko lirateke eta emakumeak libreagoak izango lirateke.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 172
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Carmen

    Erabat ados. Tamalez, ematen du hemen ere atzera joango garela hainbat gaitan (abortoa, etab). Gure borroka ez da inoiz amaituko …

    Deja una Respuesta
  2. Carmen

    Erabat ados. Tamalez, ematen du hemen ere atzera joango garela hainbat gaitan (abortoa, etab). Gure borroka ez da inoiz amaituko …

    Deja una Respuesta
  3. gurutze

    ZE ZORTE non jaio eta non bizi garen batez be guk emakumeok. Asko daukagu egiteko!!! ETA EGIN AHAL DOGU!!!

    Deja una Respuesta
  4. gurutze

    ZE ZORTE non jaio eta non bizi garen batez be guk emakumeok. Asko daukagu egiteko!!! ETA EGIN AHAL DOGU!!!

    Deja una Respuesta
  5. Pedro

    Zelako gauzak gertatzen diren mundo honetan!!!

    Deja una Respuesta
  6. Pedro

    Zelako gauzak gertatzen diren mundo honetan!!!

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados