Dendak Bai Durangaldea
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Jesuitak Durango

Lehen grebalariak

Lehen grebalariak

Txikitan ???La pequeña fosforera??? ipuina askotan kontatu zidaten arren, inoiz ez zidaten aipatu eta oraintsu arte ez nekien, duela 125 urte, hau da 1888ko uztailean, London mendebaldeko 1400 emakume langilek greba egin zutenik.

Bryant&May enpresan egiten zuten lan emakumeok, pospologileak ziren. Egunean 14 orduz egiten zituzten pospoloak fosforo zuria erantziz, haien soldatak lotsagarriak ziren eta zigorrak zein isunak berriz, bidegabeak.

Sasoiko biktoriar gizartea eskandalizatua zegoen, ez emakumeen lan egoera kaskarragatik, baizik eta emakumeak etxean egon beharrean, lantegian zeudelako.

Laino guztien gainetik, emakumeak antolatzen hasi ziren lan baldintza hobeak lortzeko asmoz. Giro aldaketaren aurrean, lantegiko zuzendaritzak txarto elikatutako neska gazte bat bota egin zuen gainontzekoei beldurra sartzearren, baina hauek tinko erantzun zuten 6 ordezkari aukeratuz eta neskaren laneratzea, zigorren eta isunen amaiera eta jateko ke toxiko bako espazioak eskatuz.

Greba mehatxuaren aurrean, pospologileei zenbait egunetako soldata erretiratu egin zitzaien baina, neurri horrek haien arteko solidaritate amarauna ehuntzea eta ???matchgirls??? edo ???andrapospologiak??? izatearen harrotasuna gehitzea sortu zuen. Era berean, greban aurrera egiteko indarrak  eta euren aldarriak kaleratzeko kemenak gora egin zuen.

Pospologileak London erdialdeko aberatsak bizi ziren kaleetatik igarotzean, Parlamentura bidean, harrituta utzi zituen inguruko guztiak. Grebak arrakasta izan zuen eta hurrengo urtean, Tamesis kaian lan egiten zuten beharginek greba orokorra egin zuten.

Orain arte historialariek Tamesisko greba hau jo dute Bretainia Handiko langile borrokaren aitzindari pospologileen borroka ahazturik. Dena den, LouiseRaw historialariak emakume hauen historia islatu du liburu batean eta hilabete honetan POSPOLOGIEEN LEHEN FESTIBALA egingo da, mugimendu sindikalaren jatorria markatu zuen greba hura gogoratzeko, hain zuzen 125 urteko isiltasun ???ofiziala???ren ostean.

Matchwomen's strike festival

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 170
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. karmen

    Ez nuen pasarte hau ezagutzen. Ea horrela argi ikusten dugun ditugun eskubideak ez direla musutruk lortu, eta gorde nahi baditugu, borrokan jarraitu beharko dugula.

    Deja una Respuesta
  2. karmen

    Ez nuen pasarte hau ezagutzen. Ea horrela argi ikusten dugun ditugun eskubideak ez direla musutruk lortu, eta gorde nahi baditugu, borrokan jarraitu beharko dugula.

    Deja una Respuesta
  3. Eneritz

    Zelako artikulo interesgarria. Hor ere emakumiak gogor!!!

    Deja una Respuesta
  4. Eneritz

    Zelako artikulo interesgarria. Hor ere emakumiak gogor!!!

    Deja una Respuesta
  5. Leire

    Oso interesgarria, burura etorri zait indiar emakumeek euro bat baino gutxiago irabazten dutels egunero eta???.

    Deja una Respuesta
  6. Leire

    Oso interesgarria, burura etorri zait indiar emakumeek euro bat baino gutxiago irabazten dutels egunero eta???.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados