Haizetara
Mallabiko Udala
Iurretako Udala
Baserri Tresnak Berriz

Kaladeroak

Kaladeroak

Egun hauetako berri latzen artean Angel L. Arboniés durangarraren hitzaldi batean entzundako berbek argi izpi bat sortu didate. Berrikuntza gaietan aditua da Arboniés, besteak beste ???La disciplina de la innovación??? eta ???Innovación o evolución??? liburuen egilea ere badugu.

Zaila da hitzaldi mamitsu batean entzundakoa barneratu eta laburbiltzea baina, deigarrien suertatu zaizkidan zenbait ideia aipatu nahi nituzke, batez ere irakaskuntzan edota ikasleen prestakuntza lanetan dihardugunontzat baliagarriak izan daitezkeelakoan.

Angelen esanetan ???berrikuntza lorezain lana da, berrikuntza ez da kudeatzen, landu egin behar da???. Berrikuntzan ideia ez da nahikoa, merkatura heldu behar du produktuak. Maratoiko azken 10 kilometroak beti dira garrantzitsuak, eta jakina, asmatu egin behar da. Zoritxarrez beti ez da asmatzen lehen saiakeran, baina beti dago bigarren saiakerari ekitea.

Halaber, berrikuntza ez da kalkulu huts bat, berrikuntza aukeren espazioa zabaltzean datza. Ildo horretan garrantzitsua da ozeano zabalean galduta ibili beharrean kaladeroetara jotzea, eta honako kaladeroak aipatzen ditu Angelek:

Internet bere dispositibo guztiekin. Negozioetarako kaladero bat komunikazioa da, edozein unetan, edozein lekutan eta berehala beharrezkoa den informazioa eskuratzeko tresnekin; negozioetarako, turismorako, diseinurako zein ekoizpenerako.

On line ikastaroak. Gero eta gehiago dira on line ikasteko eskaintzen zaizkigun aukerak. Milaka dira horrela ikasten ari diren ikasleak. Zenbait unibertsitate ere igo dira gurdi horretara. Prestakuntza eredua norabide bakarrekoa izatetik kolaboratiboa izatera pasatu da.

Hiru dimentsiotako inpresorak. Tumaker. Batez ere ekoizpen sisteman sortzen duten aldaketagatik.

Suspertzen ari diren herrialdeetarako dispositibo eta elektromedikuntza. Konpresa higieniko merke batek Indiako nerabeek eskola ez uztea ekar dezakete edota, bularreko minbizia detektatzeko makina batek milaka bizitza salba ditzake.

Kotxe elektrikoa. Erronka hurbila.

Energia metatzeko sistemak. Energia behar denean erabiltzea eta behar ez denean metatzea. Energia berriztagarriak erabiltzeak abantaila handiak ekarriko lizkioke metatze sistema honi.

Egun lider despistatuak ditugula aipatzen du ???no están construyendo cultura de la nueva economia???. Gainera, poblazioa zahartzen ari da eta hori gutxi balitz, Ilusiorik gabeko gazteria dugu. Halere, borrokarako deia luzatzen digu . Nola borrokatu?:

  • beldurra baztertuz
  • egunerokotasunaren basatzarik alde eginez
  • irreflexiotik aldenduz
  • pertsonengan pentsatuz
  • motibazio intrintsekoa bultzatuz
  • adimen kolektiboa kontuan izanez.

Berrizkuntzaren teoria hauek sakontzeko eta pilak kargatzeko Angel L. Arboniések idatzitako liburuetara jo dezakegu.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 172
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. irakaslea

    Kontuan hartzeko gogoetak dira. Aurrera egin behar dogu ilusinoa barrituz, eta gazteengan konfiantza izanik!

    Deja una Respuesta
  2. irakaslea

    Kontuan hartzeko gogoetak dira. Aurrera egin behar dogu ilusinoa barrituz, eta gazteengan konfiantza izanik!

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados