Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Aitormena, gaur dut Alderdi Eguna

Joan dira betiko garai onenak… Ez al zen hura Hertzainak taldearen abestia? Bibolin soinuz jantzi zutenean are arrakasta handiagoa lortu zuten, ordura arteko zaleei beste batzuk gehitu gintzaizkielako. Dena dela, ez nago esaldi horrekin oso ados. Herri honek ez ditu oraindik be onenak eman.

Baina, tira, gaur ez naiz musikaz arituko. Gizaki guztiok dugu taldetan banatzeko joeraren bat. Hala musika estilo baten inguruan, nola kirol edo bestelako afizio baten inguruan batzen gara. Batzuetan zerbait babesteko grinak edo norbaiti kontra egiteko gogoak elkartzen gaitu. Halakoak gara, eta buelta gehiegirik ez du horrek.

Nork bere izaera aitortzea da zentzuzkoena, baina batez ere buru osasunerako komenigarriena. Naizena izanda, zer zentzu du ezkutatzeak? Gogotsu saiatuta be, ageri-ageriko ditugu onak eta txarrak, argiak eta ilunak.

Beste barik, hona hemen nire aitormena: jeltzalea naiz eta harro nago. Gaur da gure Alderdi Eguna.

Hara! ez dut gauza berririk esan, baina gaur da ozen esateko eguna, eta zalantzarik egon ez dadin, hemen ere aldarrikatzea pentsatu dut, naizenaz harro nagoelako.

Irakurle hori, zuk hitzok irakurri bitartean Forondako hotzak edo beroak ???sufritzen??? egongo naiz, nire moduko gazte, zahar, txiki eta handiekin batera. Gure egun handia ospatzen, gure euskaltasuna aldarrikatzen. Bakoitzak du bere izaera, bere zaletasunak, bere estiloa, bere bizimodua. Bakarra dugu helburua eta goiburua. Sabino Aranak utzi zigun: Euzkadi da euzkotarren aberria, eta euskara gure hizkuntza, munduko beste hizkuntza guztiak gutxietsi barik.

Alderdikide berriak eta zaharrak. Eguzkiak su galdatan egosi arren, artilezko kaikua kentzen ez duten amamak, ahate familien antzera leku guztietara elkarrekin joaten diren koadrilak, txosna guztietako pintxo, talo, olagarro eta klase guztietako jakiak dastatu nahi dituztenak, zelaiko punta batetik bestera korrika dabiltzan gaztetxoak…

Goizeko salda beroa hartuko dugu, patata-herriko lainoak uxatzen joateko. Urte betean ikusi ez ditugun lagunekin elkartuko gara; agian, taloz handituko gara; baina, batez ere, gauza guztion gainetik, elkartzen gaituzten gauzetaz hitz egingo dugu, herri honen indarraz, gure hizkuntzaz eta nortasunaz; eta, une latz hauetan ditugun irtenbideez ere bai, gure ustez herri hau aurrera ateratzeko behar dugun lehendakariaz, eta berari laguntzeko egin beharko dugun lanaz. Alferrekoa litzateke ezkutatzen saiatzea, politikaz hitz egingo dugu, baina gauza guztien gainetik, gure herri nortasunaz, gure herriaren orainaz eta geroaz.

Munduan bidaiatzeak abertzaletasuna osatzen omen du. Hori esan ohi dute asko bidaiatu baino, txiki izateak ematen digun harrotasun hau ulertzen ez dutenak. Mundu zati bat ikusita daukat, eta kanpoan bizi izan naiz. Aldi batean, hantxe geratzea erabaki nuen. Baina, kanpoan atzerritar eta etxean arrotz nintzen aldi hartan ere, abertzaletasuna eta jeltzaletasuna ahuldu beharrean, gehiago piztu zitzaidan. Uste dut orduantxe ohartu nintzela nire euskaltasunaz harro egoteko jaioa nintzela.

Aralar , Aixerrota , Salburua , Foronda….. Ez naiz alderdi egun guztietan egon, baina denak daramatzat bihotzean. Nik bizi izandakoak daude, nire aurrekoek bizitakoekin batera. Izan zirelako gara. Garelako izango dira.

Zeu be bertan egotekoa bazara, esaidazu zerbait ikusten banauzu; inoiz, bihotzean sugar jeltzalea piztu bazaizu, animatu eta erdu!. Baina, beste iritzikoa izanda ere, hitz hauek irakurtzera ailegatu bazara, esker mila zuri! Egongo dira banatzen gaituen hainbat gauza, baina gutxienez badago bat batzen gaituena: euskara eta herria. Hoberik al dago?

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. karmele

    Esker mila zuri ere Txiruka!. Zuk esan bezala izan dadila!

    Deja una Respuesta
  2. Txiruka

    Nabaritzen da gaztea zarela baina Olarizun,Itziarren, Ayegin, Altuben be egun ederrak pasatu genuen.
    Datorren urtean espero dut barriro Forondan batuko garela Jeltzaleok, baina benetako Eusko Jaurlaritzako Lehendakari barriarekin. Eta bera izango da Durangon bizi dana I??IGO URKULLU RENTERIA !!!!

    Deja una Respuesta
  3. Karmele

    Esker mila! Ongi etorria izango zara

    Deja una Respuesta
  4. Kattalin

    Eskerrik asko Karmele eta ondo pasa zure egunean. Agian datorren urtean onartuko dut zure gonbidapena.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados