Euskal Jaiak Durango
Dendak Bai
Haizetara
Bvrns Academy Durango

Naturazaleak

Nire zereginetan buru belarri nengoen bitartean eta Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira, kutsadurari buruzko hainbat datu aurkitu nituen interneten. Eta datu batek odola sutan jarri ninduen. Han zer irakurri dudan, diesel motorrek botatako partikula beltzek minbizia sor dezaketela eta aire kutsatsaile handiak direla. Gauza guztiek bezala, arazoak saihesteko irtenbideak ere azaltzen dira aurkitutako testuan. Badakizue zeintzuk diren? Esango dizkizuet. Ibilgailu partikular gutxiago erabiltzea eta garraio publikoa edo bizikleta gehiago. Guzti hau irakurtzerakoan galdera sorta handi bat bururatu zait. 

Nola nahi duzue garraio publikoa erabiltzea ez badugu? Guk behintzat ez. Durangotik bi kilometrora bizi garen herri txiki honetan, Izurtzan ez dugu eta. 260 biztanle dituen herri txiki honetako kontuak nori axola zaizkio? Badago beste alternatibaren bat,  bizikleta erabiltzea, baina non? 632 errepidean? Ezinezkoa da, bertatik pasatzen diren kamioiak eta trafikoa ikusita. Bizkorregi doaz.

Ez dut beste erremediorik, auto partikularra erabili behar dut eta gorrotoa diot autoa hartzeari. Niri asko gustatzen zaizkit garriobide publikoak, ez daukadalako pazientziarik aparkatzeko, lekua bilatzeko eta pilaketa batean egoteko. Autoa hartzera derrigortzen digute eta gaur egun airea kutsatzen duen elementurik inportaneena da gainera. Nahiko korapilatsua da guztia, ezta? Buru hauste handia.

Garraio publikoa erabiltzearen garrantziaz luze hitz egiten da, gero eta jende gehiagok erabiltzen duelako. Abantailak asko dira, aparkatzeko arazoak desagertzen dira, pilaketak eta gasoil ordainketa ekiditzen dituzte, besteak beste. Garraio publikoetan bidaiatzen denean, beste gauzak egiteko aprobetxatu ahal da denbora, adibidez, irakurtzeko, etxerako lanak egiteko eta abar. Beste aukera bat bizikleta erabiltzea da, baina tarteak oso handiak direnean ez da bidaiatzeko modu egokiena.

Ingurumenaren Nazioarteko egunean, hainbat kanpaina egiten dira. Urte osoan ere badira, Zuhaitz eguna. Ohitura bilakatu da dagoeneko, eskoletan, guraso eta auzokideentzat, mendi inguruko zelaietara igo eta han, herriko auzokideekin zuhaitza landatzea. Hala egingo da ere, herri gehienetan, 2012. urtean zehar eta tira, datozen urteetan. Milaka zuhaitz landatzen dira; espezie askotakoak, lizarrak, haritzak, gaztainondoak, intxaurrondoak??? Guztia helburu bakar batekin, naturaren garrantziaz ohartaraztea eta zaintzea. Ederra!

Beira eta olioa birziklatzeko leku aproposak jartzen dituzte eta bakoitzak etxean duen tokiaren arabera, saiatzen da beira toki batera botatzea eta olioa bestera. Ikusten da jendeak gero eta kontzientzia handiagoa duela eta natura zaintzearen garrantziaz ohartarazten dela. Baina trafikoari dagokionez, erabilera bultzatzeaz berba egitea ondo dago baina hainbat kasutan, aurretik tresna egokiak jarri behar dira. Nik hori uste dut, behintzat.

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados