Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Eginak goratu, esanak lurperatu

Kontuz ibili behar da egiten
diren adierazpenekin,eta batez ere
gure hitzak inon idatzita geratzeko
badira. Esan ohi da hitzak haizeak
eramaten dituela, baina aspaldiko
partez haizeari lan handiegia eman
diogu, hor nonbait; edo bestela,
haizea izan da agian bere
zereginari uko egitea erabaki
duena.

Hori sentituko zuen agian
Pedro Cavadas valentziar osagile
ospetsuak asteon esan dituen
(zorigaiztoko esaten dira)
adierazpenekin gertatu dena
ikusita.

Cavadas munduko zirujaurik
ospetsuenetakoa da -baina ez
bakarrik egin dituen
ebaketengatik-, mundu osoan egin
ditu beso eta hanka transplanteak,
eta 2009 urtean berak egin zuen
estatuko lehen eta munduko
zortzigarren aurpegi transplantea-
baizik eta egun batean, lanetik
 ateratako aberastasunak
barruak hutsik uzten zizkiolako
edo, auto  eta
 bizimodu garestiak alde
batera utzi, eta bere trebetasunak
munduko koitaduenen alde
eskaintzea  erabaki zuelak.

oLanbideaz eta bokazioaz
galdetu izan diote sarritan, eta
azkenengo honetan oso-osorik
esan zuen berak ez duela inongo
bokaziotan sinesten. Bere hitzetan,
lanbidea aukeratzerako orduan
izan daiteke bata zuria gustuko
izatea edo
 ???erizainarekin
txortan??? egingo duzula
pentsatzea. 

Gizon miretsia eta goratua han
eta hemen, baina zorigaiztoko
adierazpen hauek -agian bere
testuingurutik ateratakoak- eta
ostiko batez bota nahi izan dute
zerutik infernuetara.

Funtzionarioez ere hitz egin
zuen gizonak, eta gai horretan ez
zuen asmatu -enpresa publikoetan
alferrarena egin eta berdin
ordaintzen dizute- esan zuen, eta
lagunak eta lankideak ere
haserretu egin zaizkio.
Hainbesterako izan da, Valentziako
Medikuen Elkargoko presidenteak
 Kode Deontologikoa hautsi
izana leporatu ziola eta barkamena
eskatzea exijitu ziola.

Audientzia sutu egin zaiola
ikusita, ez du barkamena
eskatzeko itxaron. Astakeria
galanta esan zuen bai, baina ez
dezagun besteok be burua gehiegi
altxatu,  amarengandik
jaiotako denok erortzen garelako
halakotan, edo agian, are lokatz
sakonagotan. Konturatzen ote gara
 etengabe eta inolako
arazorik gabe erabiltzen ditugun
adierazpen sexistez? Adibide gisa
aipatuko dut amaren ogibide
???ez oso ohoregarria???
aipatzean erabiltzen dugun iraina.
Azaldu beharrik ez dago, aitaren
ogibiderik ez dela inoiz irainerako
erabiltzen.

Hasieran esan bezala, kontuz
ibili behar dugu denok esaten
ditugunekin, batez ere
 informazioa bolbora
errearen abiadura hartzen duen
garaiotan. Aitortu beharra dut ni
ere sutu nintzela adierazpenok
lehen momentuan irakurri
nituenean; baina, barruak laster
hoztu zitzaizkidan, ingurukoek eta
nik neuk sarri erabiltzen ditugun
hitzak gogora ekarri nituenean. Ez
al da esaten hurkoaren zotza erraz
ikusten dugula , gure begi barruko
habea ikusezin egiten zaigun
bitartean ? Ba, hori… Hobe izango
dut isiltzea. 

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados