Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Lore hautsak

Aste honetan urtaro berria
estreinatu dugu. Agur esan diogu
neguari eta aurrerantzean,
udaberrian sartu garenez, eguraldi
ona espero dugu. Udaberria ate-
joka ibili da eta ai ene, zer nolako
paisaiak ikusten diren. Udaberrian
sartu garela ohartarazteko, elurra,
euria, txingorra eta hotza egin du.
Nik esango nuke, erarik atseginena
izan dela. Hau da poza!

Landareak loratzen eta lore
hautsa botatzen hasten dira. Nire
etxeko balkoia eta autoa kolore
oria daraman hautsaz bete dira.
Sasoi honetan, landareek airean
zabaltzen dituzten gorputz
mikroskopikoak lore hautsak dira.
Polenarekiko sentikorrak diren
pertsonetan hainbat sintoma
eragin ditzaketeenak:
doministikuak, buruko mina,
konjuntibitisa  eta kasu
larrietan baita asma ere.

Esango nuke, udaberriko
sintomak sumatu ditudala nire
 gorputzean baina alergikoa
ez naizenez, ez diot jaramonik
egin. Lanean doministikoak
hamahika aldiz bota ditut eta nire
sudur jario urtsua nahiko
desatsegina iruditu zait. Gauzak
horrela, medikuarengana jotzea
erabaki dut. Aspaldian kontsultatik
ez naizenez azaldu ez dakit nire
historiala izango duen. 

Medikuarengana jo eta nik
hartu dudan sopresa mundiala da.
Esan dit, lore hautsari alergia
diodala. Baina ez banaiz
 izan inoiz. Nola da posiblea?
Medikuak esan dit, egunetik
egunera alergikoen ezaugarriak
aldatzen ari direla, eta alergikoen
%40ri baino gehiagori polem mota
batek baino gehiagok kalte egiten
dietela. Ez da bakarrik udaberrian
azaltzen baizik eta luza daitezke.
Egun, udako hilabeteetan ere
izaten da eta lehenago ere bai,
otsailean esatebaterako.
Aldaketaren zergatia azaltzea ez
da erraza, baina klima aldaketak
eta euri gutxiago egiteak zerikusia
dute.

Kutsadurak ere eragin handia
du Alergia duten lagun gehiago
dago hirietan. Lore hautsari zaion
alergiaren eta atmosferako
kutsaduraren artean lotura zuzena
dago. Euriak lore hautsa eraman
egiten du eta atmosferako
kutsadura garbitu. Ikusi da
hiriguneetan landa guneetan baino
jende gehiago dagoela lore
hautsari alergia diona. 

Zutabe honetan ematen
didaten aukera aprobetxatuz, lore
hautsaren eguneroko eta hileroko
kontzentrazioen datuak ematearen
aldarrikapena egin nahi dut. Lore
hautsarekin zerikusia duten gaitz
alergiko ohikoenen informazioa,
tratamenduak eta alergiaren
eragina arintzeko gomendioak
ematea nahiko nituzke. Osasun
publikoak ahalegin bat egin
beharko luke, lore hautsari zaion
alergikoen kopurua gero eta
handiagoa baita. Gauza guztien
gaitenetik eman diezaiogun
ongietorria udaberri preziatu honi!

 

 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados