UNI Eibar Ermua
Maristak Durango
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta
FP Zornotza

Laster dator

Momentu latz honetan, lanik
gabe baldin bazaude, ez baduzu
ezer lortzen, lortzen duzuna oso
gutxi bada eta eguneroko gastuei
aurre egiteko arazoak badituzu,
lasai zaitez eta eguneroko bizitzari
ilusio pizka bat jar eizaiozu.
Murrizketak nonnahi, despidoak,
hipotekak ezin ordaindu, soldaten
jeitsierak, pobrezia, protestak… Ai
ene, horrela jarraituz gero negar
egiteari ekingo diot.  

Egoera zaila bizitzen ari gara.
Senitartekoren bat edo lagunen bat
langabezian dugu. Lan barik eta
gainera, hipotekatua. Egoera
gordin eta beltz honetan, zenbait
aldiz bururatzen zaizkigu
pentsamendu ilunak? Ez bazara
bizimodua ateratzeko gauza,
zeurea da errua ez duzulako
nahiko ikasi. Ikasi egin baduzu, ez
duzu nahikoa meritu egin.
Merezitakoa daukazu,
“kalamidade”.

Eta datorrenarekin, zer? Lan
erreforma madarikatu honetaz ari
naiz. Uste dut, indarrean jarrita,
aberatsak aberatsagoak eta
pobreak pobreagoak izango direla
eta gure seme-alaben etorkizuna?
Ikasketak burutu ahal izango
dituzte?  Amaitutakoen
artean, lana lortuko duten
 lehenak familia
aberatsetako seme alabak izango
dira eta azkenak familia
pobreetako alabak, ikasketak
amaitzea lortzen badute. Herrian
ezin badira geratu atzerrira joan
beharko dira. Eta gure osasun
publikoarekin, zer? Buruko mina
baduzu medikuarengana joango
zara baina ordaindu beharko duzu
eta pirulak behar badituzu banan-
banan salduko dizute eta ordaindu,
noski. Depresioa kentzeko ez du
baliorik izango. Beste sustantzia
batzuk beharko dituzu. Agian,
naturalagoak! Honekin ez dut
apologiarik egin nahi. 

Azken egunotan, lan
erreformarekin gora eta behera ari
dira esparru guztietako eragileek
baina zer dio lan erreformak?
Gauza asko eta langileentzako
guztiak txarrak. Datu bat oso
kexkagarria iruditu zait. Zein?
Soldaten jeitsiera. Ordu gehiagoren
eta diru gutxiagoren truke lan eta
lan. Hauxe onena! 

Greziaren egoera bururatzen
zait. Taxistak batek duela hiru urte
hilero 1.600 euro kobratzen
bazuen gaur egun bere soldata
600 eurora iristen bada, pozik. Eta
hemen zer? Zenbait langileei
murriztu diete soldata? 1.400 euro
kobratzen zuenak 1000 euro
kobratzen du, eta aurreratzean,
zenbat eramango du ? Lan
erreformaren ondorioak
eskualdeko langileak pairatzen ari
dira eta gauzak horrela jarraituz
gero  negoziazio
kolektiboaren lorpenak, “di-
da batean” ezabatuko
dituzte. 

Egoera ilun honen aurrean,
ilusioa behar dugu. Esperantza
onarekin jarraitu beharra dago eta
posiblea da. Orain dela gutxi,
elurteetaz eta hotzaz hitz egiten
genuen egun batean bai eta
bestean ere bai, alerta gorria dela
eta, laranja, oria…Egunotan,
behintzat, egun eguzkitsuak izan
ditugu eta ematen du, laster
udaberria helduko zaigula. Pozteko
egunak. Ekaitzaren ostean,
barealdia dator eta bien bitartean
pozik bizi gaitezen. 

 

 

 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados