Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Azken urtea

2012. urtean Munduaren
Amaiera izango deneko kontua
entzun dut eta guztia gutxi balitz,
gizakiaren amaierarako egun
zehatz baten aldeko ahotsak ere
izan dira  azken
hilabeteotan: 2012.urteko
abenduak 21. Ez al nuen, atzo
bertan joateko urteari agur esan
eta berriari oparoa izan dadila
esanez agurtu? Bizitzak hain gutzi
iraungo du? Nork dio? Hollywoodek
berriz ere katastrofeei buruzko
bere pelikulak saltzeko prest, edo
zer? 

Hainbeste galderei erantzuna
emateko, interneten sartzea
erabaki dut eta han zer aurkitu
dudan: Maien zibilizazioak egutegi
zehatz- zehatza sortu zutela, orain
dela 2.000 bat urte gutxi
gorabehera . Maiek egindako
iragarpenen arabera,  Lurrak
aro berri bati ekingo dio 2012ko
abenduaren 21ean. Egoera honek,
gure planetaren bukaera ekar
lezake. Izan ere, zibilizazio horren
egutegia egun horretan bukatzen
da. Maien eta bestelakoen
sinismenak mundu osotik zabaldu
dira. Ez dakit zertarako,
ohartarazteko edo azken urte honi
probetxua ateratazeko. Batek
daki. 

Baina Maiak ez dira
abenduaren 21erako munduaren
bukaera seinalatu duten bakarrak.
Tibeteko monjeek hainbat testu
argitaratu dituzte, 2012. urtean
izango diren gertaerei buruz.
Auskalo zer izango ote den. Akaso
Munduaren amaiera. 

Hor nonbait entzun dut ere,
???New York Times???
egunkariko Joseph Lawrence
kazetari ohiak liburu berezi bat
kaleratu duela eta bertan, 2012,
Apokalipsia izenburupean,
Munduak hondamendia
 egun horretan biziko duela
eta ezagutzen dugun Mundu honi
agurra eman beharko diogula. Bere
esanetan, Eguzkiaren iharduerak
igoera nabarmena izango du
2012.urtean, eta honek arazo ugari
ekarriko ditu Lurrarentzat.

NASAK berak ere badu zer
esanik teoria horien inguruan. Bere
txosteneetako batean 2012rako
eguzki izpi indartsuak iragarri
dituen arren, fenomeno horrek
munduaren amaiera edo
gizateriarena ez duela ekarriko
adierazten da. Ez dakit egia edo
gezurra izango den. 

Estatu Batuetan dirua lortzeko
makinaria osoa martxan dago,
aspalditik. Liburuak, albisteak, iritz
artikuluak,
luzemetraiak???Hollywoodeko
ekoizpen  erraldoiak
martxan jarritako produktuak.
Askok uste dute, Apokalispsia
egun horretan izango dela. 

Baina ez da mota honetako
kontuak iragartzen diren lehen
aldia. Hainbatek iragarri zuten,
2000. urtean,
 ???Munduaren
Amaiera??? izango zela eta
bizirik ateratzea lortu dugu.
Oraingoan ere, uste dut aterako
garela. Egiteko daukagun
guztiarekin, ez diet, nik behintzat,
etorkizunaren kontu hauei kasurik
egingo. Ez haien berbak gutxiesten
ditudalako, ez dudalako sinistu
nahi besterik ez. 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados