Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Urte berri on

Iritsi da urte berria. Normalean ahoa mahatsez betetzen dugu, eta urte berriari begira batzuk parranda bikaina botatzen dute. Baina askok oraindik ohiturak eta joera bereziak izaten dituzte. Dakidanez, baserrietan egutegi zaharrari su emanez hasten da urtea. Beste batzuek, bibrazio txarrak, izpirituak eta urte zaharrean bildutako txarrikeria guztia botatzeko, lurra erratzarrekin garbitu eta zakarrak kalera botatzeko ohitura  izaten dute. Eta beste batzuek, berriz, maleta bat eskuan etxetik korrika irteteak, dibertsioa eta bidaiatzeko aukerak areagotzen dituela diote. Aitortzen dizuet, nik ere horrelakoak egiten ditudala. 

Nire lagun batek arropa berria estreinatu nahi zuen eta horretarako, urteko azken egunean barruko arropa alderantziz jantzita ibili zen eta dio, etxea bete arropa izango duela 2012an. Ezkongabe izateari utzi nahi dio nire lagun mutil zahar batek eta bere esanetan, kanpaikada bakoitzarekin eserlekutik altxatu eta eseri egin zen, hutsik egin gabe. Beste batek, berriz,  gaueko hamabietan eskuak azukrez betetako ontzi batean sartu zituen eta gero txanpainarekin garbitu. Berak dio, 2012an ez duela arazo ekonomikorik izango.

Herrialde desberdinetan bere usadioak izaten dira. Esaterako, Eskozian urteko lehenengo egunean etxean sartzen den lehenengo pertsona izaten da familiari hurrengo hilabeteetarako zortea ekarriko diona. Zorte ona ekar dezan, gizon eta ez emakume beltzarana izan behar du, eta, ederra bada, askoz ere hobe.

Argentinan, urtea suarekin agurtzeko agintzen du tradizioak. Batetik, suziriak eta gainerako gai piroteknikoak daude, eta bestetik, egurrezko, paperezko edo ehunezko panpinak, angentinarrek ahalegin handiz egiten dituztenak, sutan erreko dituztela jakin arren. Izan ere, panpin horiek erretzea garbikunde errito bat da, amaitu berri den urteak ekarritako gauza txar guztiak deuseztatzeko.

Baina nire inguruan badira, urtez aldatzeari sekulako garrantzia ematen diotenak. Batzuen ustez, urte zaharraren amaierako arazoak desagerraraziko dituela pentsatzen dutenak. Enpresako bazkari batean horixe entzun  nion gizon bati: “Ia urte txar hau amaitzen den behingoz”. “ERE-ak, langabezia, oso urte txarra izan da”. Eta diot, urtea aldatutakoan, zer? Egun batetik bestera gauzak aldatuko dira, ala? Ez dakit zer den baino aurpegia hobeagoarekin hartzen diogu urte berriaren etorrerari.

Urte berriarekin batera geure buruari erronkak jartzeko dugun ohitura ere handia izaten da. Hemendik bi astera kirola egiteari ekingo diot, erretzeari utziko diot, ikasketak amaituko ditut, ezkonduko naiz, umeak izango ditut…Urte aldaketari sekulako garrantzia ematen diogu, agian, hark bultzadatxo bat emango digula pentsatzen dugulako izango da. Eta halan izan dadila, guztiontzat!

 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados