Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Espioi lana

Nire koinatak behin eta berriro baieztatzen du kontu handia izan behar dugula Interneten aurkitzen dugunarekin eta batez ere gure seme alabekin, adin txikikoekin. Eta nolako arrazoia duen! Teknologia berrien garaian bizi gara eta hor dago kontua. Interneta eta sare sozialak egun indar handiko tresnak dira eta adin txikikoentzat oso erakargarriak.

Burura datorkit nire lagunak duen kezka eta  kontatuko dizuet. Nire lagunaren alabak aspaldiko ametsa betetzeko garaia iritsi zela pentsatu zuen. Amerikako gune txiro eta baztertu batean umeekin lan egiteko boluntario atzerritarrak eskatzen zituen webgune batekin topo egin eta poz-pozik bertaratzea nahi zuen. Herrialde horretako ume eta ez hain umeak musu truk alfabetizatu eta merezitako heziketa ematen laguntzera. Txikitan horrelako ametsak izaten dira, ezta?

Interneten aritzen da ia arratsaldero. Eskolatik irten eta berehala azaltzen da etxean. Ordenagailua piztu eta bere logelako atea itxi egiten du. Bere gelako lagunarekin etortzen da. Internet eta sare sozialak miatzen ibiltzen dira baina nire laguna ez da ausartzen bere alabaren gelara sartzen. Ez dut nire alabaren ordenagailua miatu nahi, esan dit. Ez naiz polizia. Nire pentsaera librea da eta nire alabarengan konfiantza osoa daukat, esaten dit.

Gauzak horrela, orain dela gutxi kafea hartzen gaudela aurpegia txarra zuela esan nion. Zer gertatzen zaizu? “Ba… kezkatuta nago eta gelako maisuarekin berbetan joan behar dut”. Zein da zure kezka?, galdetu nion. “Nire alabaren gela garbitzen nengoela eta ordenagailua piztuta zegoenez, han… zer aurkitu nuen! Komiki pornografiko bat. Ene… zer da hau? Nola da posiblea mota honetako marrazkiak begiratzen ibiltzea. Orain zer?

“Ez dakit zer motatako zigorra jarri behar diodan nire alabari “ esan dit. Nire erantzuna, ah… baina nork du errua? Ez, errua ez da umeena, gurasoena da. Guk badakigu ezin diegula dena eman. Askatasuna, dirua… Ez, umeak dira eta beraiek badakite ondo baino hobeto dena eskatzen. Azken batean, umeek zer ikusi hura nahi izaten dute. Gure umeek ikasi beharko dute ezezkoak jasotzen eta hori ere hezitzea dela pentsatzen dut, ala ez?

Bizi dugun garaia teknologia berriarena da. Hainbeste datu biltzen dituen aparailu horretan, interneten denetarik dago eta aparailu guztiak bezala kontrolatu behar ditugu. Aparailua bera eta gure seme-alaben jokaera. Hezitzaile batek esaten zuen, ordenagailutik gertu egon behar dira gurasoak. Ez da espioi lana egitea, baizik eta jakitea zer webguneetara sartzen diren eta zer egiten duten. Gure ardura da, besterik ez.

 

 

 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados