Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Ez-berdintasunean berdin

Gauzak errazagoak lirateke auzi guztiak irizpide bakarraren bidez konponduko bagenitu, baina ezinezko gertatzen zaigu aniztasunetik abiatu behar dugulako. Arlo eta ikuspuntu guztietatik gertatzen da; asko gara eta bakoitza bakarra , banakoa eta berezia, ez- berdina beraz. Berdintasun kontzeptua jorratu nahi izan dut oraingoan, eta ingurukoei galdetu nahi izan diet.

Egiazko berdintasunaren funtsera iristeko ahaleginean nabil, eta argitu beharrik ez dagoela uste dudan arren, aukera berdintasunaz ari naiz, gizabanako bakoitzari ezberdin izateko eskubidea aitortzen eta aldarrikatzen diodan neurri berean.

Gogoko dut pertsona hitza, emakumea edo gizona baino gehiago, hauek biek ez bezala gizakia borobiltzen duelako, bere ezaugarri eta inguruabarrekin, eta bere genero eta sexu askatasunarekin. Eta denok pertsona garen aldetik eskubide, behar, zor  eta konpromiso berberak ditugu. Ez dut uste gizakien eskubide unibertsalak zerrendatu behar dudanik eta ez dut halakorik egingo, baina bai aipatu nahiko nuke aukera berdintasuna.

 “Tasun” gogorregia da agian  definizio bat eman ahal izateko, eta laguntasuna  eskatu diet hurbilen ditudan pertsonei. Batzuek hitz bitan  eta gehiegi pentsatu gabe deskribatu dute, baina gehienek azalpen luzea emanda ere “ berdintasunik ez dago” esaldia aurpegiratu didate azkenean. Pertsona talde guztietan sortu da hausnarketa unea, eta horregatik bakarrik bada ere, esker mila bihotzez Iker, Saioa,Jose, Luis Mari, Eider, Josu,  Silvia, Mariví ,Aitziber eta Xabierri.

Lana aipatu dute gehienek, lan munduko  gorabeherak berdintasunaren eta berdintasun faltaren eraginpean daudelako. Lehenengoz dator lan egiteko eskubidea, lanek generorik ez dutela aldarrikatzea eta pertsona guztiek aginte tokietara iristeko duten eskubidea onartzea. Eta, horrekin batera, lehenago edo beranduago etorriko zaigun “lana  eta familia uztartzearena eta etxeko ardurak banatzearena”.

Baina, beldurgarri eta lotsagarriena  izan da emakume gazte batek karrera eta familiaren artean aukeratu behar izan duela ,eta horren truke gizonezkoen herena jasotzen duela entzun behar izatea. Bere inguruko ( eta  lan kategoria bereko) gizonek ez dute  ezer aukeratu behar izan. Horra hor hogeita hamar eta piko urteko emakumeak 2011ko irailean esatera etorri zaidana.

Emakume bikotegabeek eskaini didate lanaren bestaldean dagoen abiapuntua, batzuen esperientziaren arabera emakume baten balorearen neurria delako, emakume ezkongabeen atzean “zerbait arraro” izan daitekeelako susmoa  errotzen delako azpi-kontzientzia deitzen dugun horretan. ” Titulu” hori bakoitzaren bizimodu pertsonal eta intimorako gordetzen ez dugun bitartean, curriculum vitae-etan ezkondua ala ezkongabea ote zaren eta  seme alabak ote dituzun  esaten den bitartean, pertsonak horren arabera neurtzen jarraituko dugu.

Hunkitu egin nau azkenean, eztabaidara amatasuna edo aitatasuna  ekarri didanak. Euskadin ez da berdintasunik izango  enpresariek emakumearen haurdunaldian zama besterik ikusten ez duten  bitartean, eta amatasun eta aitatasunari neurri eta garrantzi bera ematen ez zaion artean. Guztiz ados.

 

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados