Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Bera bakarrik aritu zen?

Behring Breivikek egindako erasoak aho zabalik utzi gaitu. Norvegiako sarraskia izugarria izan da. Hildakoak neska-mutil gazteak, errugabeak izan dira. Izugarria eta era berean, beldurgarria. Anders Breivik erasotzaileak apailearen aurrean esandakoak  beldurtu egin nau. Berak egin zuela aitortu du baina bere burua ez du erruduntzat jo. Prestaketa lanetan bi zelularen laguntza jaso duela ere gaineratu du. Ekintzaren atzean bere ideiak daude. Islamismoaren aurkako ideologiarekin obsesionatuta; historioaren kalte guztia hortik datorrela pentsatzen du. Kristautasuna eta islamaren arteko gerra, eta kultura aniztasuna Europarentzat den arriskua dira horietako batzuk.

Gertaera tamalgarri honen aurrean, eztabaida piztu da Breivikek egindako erasoen zergatiaren inguruan. Batzuen iritziz, buruko gaitz batek eraman du horretara; beste batzuek, ideia politikoek bultzatuta izan dela diote.
 
Baina nor dago hilketa honen atzean? Bera bakarrik aritu zen? Niri beldurra ematen dit Europa osoan zabaltzen ari den eskuin muturreko diskurtso xenofoboa . Eskuin muturreko agintariek prestauriko ekitaldietan jendeaurrean botatzen dituzten ideia horiek. Inmigrazioaren eta ezker jarraitzaileen kontrakoak. Horiek dira beldurtzen nauten ideiak.

Internetan aritu naiz eta datu kezkagarriak aurkitu ditut. Azken urteotan eskuin muturreko mugimenduen gorakada izugarria da. Estatu frantseseko Le Parisien egunkariak plazaraturiko inkesta baten arabera, gaur egun hauteskundeak ospatuz gero, Le Pen Front Nationaleko presidenteak gehiengoa lortuko luke. Austrian ere ultra eskuindarrak gora egin du.

Ultra-eskuindar politikariek adierazpen arrazistak erabiltzen dituzte, islamofobo eta ultranazionalista erradikalak inmigrazioarekiko postura garbia adierazten dute beraien hitzaldietan. Gainera, ijito,errumaniar eta bulgaroen kanporaketa sinatu zuten lehen alderdia bilakatu zen Frantzian.

90eko hamarkadan, Europa osoan hedatu zen Skin-Nazi mugimendua gurera ere iritsi zen. Hemen egon dira eta daude espainiar faxismoarekin loturiko erakundeak. Internet sarean dute presentzia nagusiki, baina kalean ere nabarmentzen hasi dira. Esaterako, futbol zelaietan. 1998ko abenduan, Madrildo Vicente Calderón futbol zelaian Aitor Zabaleta Errealeko jarraitzailea hil egin zuten.

Europan gogor indartzen ari den fenomeno bat da: ultra-eskuinaren gorakada geratu ezina. Agintariek diote izugarrikeriak direla Anders Breivikek esandakoak baina uste dut, ahaztu egin zaiela esatea hauteskunde  programetan Breivikek helarazitako antzerako mezuak beraiek zabaltzen dituztela.  Pentsatzen hasia naiz, eskuin muturreko ideologiak gizarte osoarentzat arriskutsuak izan daitezkeela.

 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados