Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Poza eta amorrua

Egunkariaren auzi luze honetan arrazoirik gabe epaitutako gizon emakumeak, lankideak, eta legez  kanpoko itxieraren aurka kalera irten ziren pertsona guztiak zoriondu nahi ditut. Beraiek eta garai haretan, orain dela zazpi urte, lanean aritu ziren Durangaldeko kazetariak. Bazen garai, tribunaletan onartzea euskarazko prentsa dela, kultura eta euskaraz normal bizitzeko derrigorrezko tresna, besterik ez. Ez naiz hasarratuko baina ez dakit… zein izan da delitua?

Ez dut inoiz ahaztuko Egunkaria itxi egin zuten eguna. Komunikabideetako langile batzuk, ez denak, noski, aho zabalik, hunkituta, haserre eta harrituta geratu ginen. Euskaldunon Egunkaria itzi eta aurretik, Egin egunkaria eta irratia.

2003ko otsailaren 20a zen. Euskadi Irratiko orduz orduko albistegian esatariak esan zuen,???Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria itxi egin du, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epailearen aginduz. Horretaz gain, hamar lagun atxilotu ditu???. Hasi naiz gauzak txarto entzuten eta beste gauza bat esatea nahiko zuela pentsatu nuen. Ez. Handik ordu betera, berriro be, ???Egunkariaren aldeko elkarretaratzea egin dute herritarrek eta egunkariko langile ohiek Egunkariaren itxierari erantzuna emateko Egunero kazeta sortu berri dute???. Ba egia da. Ze demonio!

Ezin nuen sinistu baina horrela izan zen. Nola da posible Euskaldunon Egunkaria, euskarazko kazeta bakarra ixtea? Erreakzioak ugariak ziren eta beherala hasi zituzten, komunikabidearen itxieraren kontra eta adierazpen askatasunaren aldeko sinadurak biltzen.

Komunikabide guztietara zabaldutako testuan azaltzen zen, adierazpen askatasunaren kontrako neurria zela eta esatariak garen heinean, salatu beharra zegoela. Besterik ez. Baina batzuek sinatzeko arazo handiak zituzten. Nola sinatu zerrenda beltz batean egoteko. Edozein aitzakia nahikoa zen, idatzi hura ez sinatzeko. ???Testua ondo dago baina ez dakit, ba telefono dei batzuk egin beharko ditut???.  Zoritzarrez, lanbide honetan sarritan geratzen dira mota honetako kontuak.

Zazpi urte pasatu dira eta 2003ean adierazpen askatasunaren aldeko idatzia sinatzeko arazoak zituztenek, badakizue, ???Uf nola sinatu zerrenda beltz batean egoteko edo pentsatu ere ez. Nik ez ditut arazorik nahi???, zer esango dute gaur egun eta zeren beldur ziren garai haretan? Egunkariko auziko bost epaituak errugabe jotzeaz gain, euskarazko kazeta bakarra ixteko nahiko arrazoi ez zegoenean eta adierazpen askatasunaren kontrako neurria izan denean. Berandu da, mutil.

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados