Euskal Sagardoa
Euskal Jaiak Durango
Dendak Bai
Bvrns Academy Durango

Kontzientziak piztu

Joan zaizkigu hain preziatuak diren gabon jaiak eta festetan hartutako hiru kiloak kentzeko, orain datoz gure komeriak. Egindako gehiegikeriak ordaintzen dira. Hainbeste jan eta edan eginez gero, orain dator gure benetako buruko mina, nola kendu gure gerritik pilatutako kiloak? Merkatuan dauden errezeta magikoak erabiliz eta osagarri moduan, gimnasioan apuntatuz.

Aldizkarietan eta interneten miaketak egiten arituz gero, aurkitzen dira. Produktu magikoak hartuz gero, kiloak errez kentzen dira denbora laburrean. Eta oso datu garrantzitsu bat, gosea pasatu barik. 89 kilo pisatzen zituen emakume batek 60 lortu zituen ahalegin bereziak egin barik. Ez dakigu osasunarentzat onak diren, baina kontua da, ahalik eta denbora laburrenean, jarritako helburua lortzea. Soberan ditugun kiloak kentzea eta kitto!

Bai gosea esan dut. Gosea gure gorputza lirain mantentzeko eta gabon aurretik hainbeste sufrimenduz eta esfortsuaren ondorioz, lortutako gorpua berreskuratzeko. Beste herrialdeetan, berriz, ez dute gosea pasatu behar, egunerokotasunaren gaia da.

Planetako biztanle gehienak bizirik iraun ezinik eta jan gabe bizi dira, gehienak Afrikan, Hego-Amerikan, eta Asian. Gu eroso eta ongi bizi bagara, beste batzuek pobrezia gorrian bizi direlako da. Adibideak ugariak daude baina bat aipatzekotan, 50.000 pertsonak hiltzen dira egunean ur edangarri faltagatik. Egia da, baina urruneko kontuak dira. Europan ez dira horrelako gertaerarik ematen.

Aipatutako egoera honen aurrean, herrialde aberatsak daude. 818 metroko dorrea inauguratu zuten urtarrilaren 4ean Dubain. Burj Dubai izena jarri dioten eraikinaren kostuak marka guztiak hautsi ditu: 1.500 milioi dolar kostatu da eta eraikinaren %90 salduta dago. Edota baloi baten atzetik ibiltzeagatik eta golak sartzeagatik Cristiano Ronaldok kobra dezakeena eta guk, ???ze mutiko jatorra??? deritzogun bitartean. Lotsagarria!

Gosearen errudunak diktadurak, ustelkeriak eta diruzalekeriak izan dira. Gaur egun egoera latza bizi dugun krisi finantziero-ekonomiko honetan, baieztatzen da krisiak gose-egoeran dauden pertsonei jotzen diela gogorren. Europako gobernuek ahalen guztiak egin behar dute kontzientziak pizteko eta europar hiritarrek erantzun bateratua emateko, gure herriko pobreziari eta goseari aurre egiteko.

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados