Durangoko Udala
Maristak Durango
Mallabiko Udala
Jesuitak Durango

Egun osoko egitaraua prestatu dute Arriandin Santa Maña eguna ospatzeko

Santa Maña eguna ospatuko dute larunbatean, uztailak 18, Iurretako Arriandi auzoan, goizeko ekitaldiak baselizan izango direla eta arratsaldekoak Amezketako eskolan. Arriandiko Jai Batzordeak prestatutako egitarauan ez dute huts egingo ohiko tortilla eta karta-txapelketak.

Goizeko 11.30ean izango den mezarekin hasiko da Santa Mañaren ohorez prestatutako egitaraua eta elizkizunaren ostean Arriandiko dantzarien saioa hasiko da. Jarraian tortilla, gozoki, karramarro eta edariak banatuko dira bertaratutakoen artean.

Goizeko egitaraua Santa Mañako XXXVIII. Tortilla txapelketarekin eta XXXI. Igel txapelketarekin osatuko dira. Lehenengoan parte hartzeko 10 euro ordaindu beharko ditu bikote bakoitzak antolatzaileek jarriko dituzten osagaien eta ikatzaren truke eta igel txapelketarako izena emateak berriz 3 eurotakoa izango da.

Arratsaldeko ekitaldiak Amezketako eskolan burutuko dira. 18.00etan XLVII. Briska txapelketa hasiko da eta ordu bete geroago Gorriti eta bere animalien saioa izango da ume eta helduentzat. Ospakizunak Arri-andi jatetxean izango den afari herrikoiarekin amaituko dira eta bertaratzen diren helduek 20 euro ordaindu beharko dituzte eta 14 urtetik beherakoentzat 10 euroko prezioa jarri dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados