Durangoko Udala
Maristak Durango
Jan Alai Burger
FP Zornotza

Durangaldea, Gure Esku Dago giza katearen abiapuntua

Durangaldea, Gure Esku Dago giza katearen abiapuntua

Dena prest bihar Durango eta Iruñea lotuko dituen 123 kilometroko giza kate erraldoiari hasiera emateko eskualdean. Erabakitzeko eskubidearen aldeko egitasmoak, egun osoko jaia antolatu du Durangon. Goizeko 10.00etan parte hartzaileak bere kilometrora heldu beharko dira, 12.00etan ekimenari hasiera emateko.

Gure Esku Dago izugarrizko eskaera, eta mila eta mila izen-emate jasotzen ari da. Izan ere, 900 autobus baino gehiago erabiliko dira. Horregatik, asteazkenean emailez eta Interneteko aplikazioaren bidez metroa erosteko aukera bertan behera uztea erabaki zuten antolatzaileek. Hala ere, nahi duenak eman dezake izena giza katean bertan, baina ez da derrigorrezkoa izango.

“Izena eman ez eman… Garrantzitsuena erabakitzeko eskubidearen alde gauden herritarrok elkarri eskuak ematea da gure helburua, beraz, etorri, animatu, hartu parte”, gonbidapena luzatu dute antolatzaileek.

Ibilbidearen 18 kilometroak Durangaldean izango dira, Durangotik Elorriora bitartean. Tarte horretan, Durangaldeko 13 herrietako partaideak ezezik, Bizkaiko beste hainbat herritako lagunekin ere osatuko da.

Giza katea amaitu ondoren, egun osoko jaia antolatu dute Durangoko Landako Gunean. Bertsolariak 13.30ean arituko dira. Ondoren ekitaldia eta bazkari herrikoia burutuko dira bertan. Gozategi, Ze esatek! eta Oxabi taldeak arituko dira bazkalondoan.

Egun osoan zehar bokatak eta txosnak izango dira Landako Gunean. Umeen txokoan tailerrak, Irrien lagunen puzgarriak, tirolina, slackline eta ohe elastikoak egongo dira.


Trafiko mozketak Durangon

Bestalde, Durangoko Udalak trafiko mozketak egingo ditu giza katea dela eta, 11.00etatik 13.00etara hurrengo puntuetan: Landako eta Frantzisko Ibarra arteko errotonda, Landako anbulatorioko errotondan, Gernikako Arbola errotondan eta Larrasoloeta kalean.

Magdalena, Muruetatorre eta inguru horietatik abiatzen direnak Abadiñorantz joateko, N-634 hartu dezakete. Tabira, Laubideta, Antso Estegiz, Juan Itziar eta inguru horietatik abiatzen direnak Abadiñorantz joateko, Sanagustinalde eta Galtzaretatik joan daitezke, N-634 hartzeko.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados