Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango
Jesuitak Durango

Euskararen familia transmisioa lantzeko jolasguneak antolatu ditu Mankomunitateak

Euskararen transmisioa lantzeko asmoarekin, Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Euskara Zerbitzuak jolasguneak antolatu ditu Durangon eta Iurretan. Zabu-zibu egitasmoari esker, euskararen familia transmisioa jolasaren bidez landuko da, modu desberdinetan.

Urtxintxa Eskolaren eskutik, ordu beteko jolas-dinamizazioak eskainiko ditu 3-5 urteko umeentzat eta euren gurasoentzat. Hurrengo hitzorduak Iurretan eta Durangon izango dira, ostegunean eta larunbatean hurrenez hurren. Iurretan, berriz, Amilburu plazan izango da. Eguraldi txarra egitekotan frontoira eramango da jolasgunea. Durangon, ordea, Landako Gunean ospatuko da. Leku bietan, 17.00etatik 18.30etara ospatuko dira.

“Hizkuntzaren transmisioa ez da soilik gurasoengandik umeengana ematen ia denok uste dugun bezala, hizkuntza etengabe transmititzen ari gara: gurasoek umeei eta alderantziz, umeek beste umeei, gurasoek beste guraso batzuei…  Ekintza ludiko hauen bitartez, euskararen transmisioa indartu nahi du Mankomunitateak, guraso zein umeei horretarako baliabideak emanez”, aurreratu dute Mankomunitatetik.

 

%61,75 gastelaniaz

Azken urteetan haur eta gazteen artean euskararen ezagutza asko handitu bada ere,  erabilera ez da proportzio berean handitu.  Jasotako datuen arabera, Durangaldeko familien %61,75 gaztelaniaz mintzo da etxean.

“Arrazoi ugari egon daitezke honetarako: guraso euskaldunek, sarritan, ez dute behar adina baliabide seme-alabekin euskaraz jolas egiteko; haur eta gazte askok ez dute bizitasunik aurkitzen euskaraz lagunartean komunikatzeko garaian, euskaraz aritzeko ohitura falta eta abar”, azpimarratu dute Mankomunitateko Euskara Zerbitzutik.

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados