Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango
Jesuitak Durango

Udan topera ibiltzeko udalekuak antolatu ditu Udalak

Durangoko Udalak “Uda topera” udalekuak antolatu ditu aurten ere. 3 eta 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzenduta daude. Izena emateko epea maiatzaren 13tik 20ra bitartean zabalik izango da Pinondo Etxean.

Lau taldetan bananduko dira umeen eta gaztetxoen adinaren arabera. “Txiki Txoko” taldea, 3 eta 5 urte bitarteko umeei zuzenduta dago, eta astelehenetik ostiralera, 9.00etatik 13.00etara arituko dira. “Hiri kanpamendua”, berriz, 6 eta 10 urte bitarteko gaztetxoentzat izango da ordutegi berdinean.

“Abentura” taldea, ordea, 11 eta 14 urte bitarteko gazteei zuzenduta izango da eta astelehenetik ostiralera  burutuko da, 9.30etatik 13.30etara.  Azkenik, “Ingelez olgetan” taldean, 7-10 eta 11-14 urte bitarteko gazteentzat izango da, astelehenetik ostiralera, 9.00etatik 13.00etara. Lehenengo txanda ekainak 24tik uztailak 5era izango da; bigarrena, berriz, uztailak 8tik 19ra bitartean luzatuko da.

 

Asteka egiteko aukera

Durangoko udaletik aurreratu dutenez, aurten asteka egiteko aukera emango dute. Aste bat, 45 euroko prezioa izango du erroldatuentzat eta 55 euro besteentzat. Hiru asteko kanpamenduak, berriz, 110 euro eta 140 euroko prezioa izango du. Gainera deskontuak izango dira familia ugarientzako, adibidez.

Izena emateko epea, maiatzaren 13tik 20ra bitartean zabalik izango da Pinondo Etxean. Maiatzaren 21ean, berriz, zozketa egingo da.

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados