Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Igande honetan hasten dira Etxano auzoko jaiak

Etxanoko auzoa jai giroan murgilduko da igandetik aurrera. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte hurrengo hiru egunetarako Zornotzako auzoan. Txapelketak, errromeriak, herri bazkaria eta antzerki ikuskizunak giroa alaituko dute asteartea arte.

Igande honetan, abuztuak 14, hasiko dira Etxanoko jaiak. Arratsaldeko seietan txupinazoaren hotsak emango dio hasiera festari. Hurrengo orduetan zehar  mus eta tortilla txapelketak egongo dira eta iluntzean probak eta ondoren Etxano Txilautek gauari bizitasuna emango dio.

Mezarekin hasiko dira asteleheneko ekitaldiak Etxanon goizeko hamaiketan. Ondoren Zornotzako Otxotea arituko da eta eguerdiko hamabi eta erdietan pilota partiduak jokatuko dira. eguerdian herri bazkariaren inguruan auzoko lagunak batuko dira, aitite-amumekin batera. Joselu Anaiak izango dira bertan bazkalondoa alaitzen.  Arratsaldeko zortzi eta erdietan, sukaldearen  inguruan berriro ere arituko dira Exanoko lagunak, parrillada bat antolatuko baita. Ondoren, bideo emanaldia eta eguna bukatzeko bertso saioa, Unai Iturriaga, Igor Elortza, Jon Maia eta sustrai Colinarekin.

Astelehenean, berriz, mezarekin hasiko da festa eta ondoren erakustaldia dago antolatuta. Arratsaldean briska txapelketa izango da seietatik aurrera, eta bitartean umeek jolasekin gozatzeko aukera izango dute. Jaiei amaiera eman baino lehen, parilllada bat egingo da bederatzietatik aurrera eta ondoren ikuskizuna egongo da frontoian. Aurtengo jaiei amaiera emateko, txokolatada bat dastatzeko aukera egongo da

DURANGON. Amorebieta-Etxanoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados