Euskal Jaiak Durango
Dendak Bai
Haizetara
Bvrns Academy Durango

Lurraren Zientzietako Mañariko topaketak harremanak sendotzeko balio izan du

Pasa den asteburuan, Maiatzak 30 eta 31an, Bizkaiko Mañaria udalerrian Lurraren Zientzietako Entitateen IX. Topaketa Nazionala burutu da. Topaketa hauen funtsa, geologia eta paleontologia gaietan interesa duten entitateak elkartzea, partaideak elkar ezagutzea, harremanak estutzea, kolaborazioak gauzatzea eta orohar, Lurrak eskeintzen dituen altxor horietaz gozatzea izaten da.

Aurtengo honetan, Mañarian antolatu zen Hontza Museoa Fundazioaren eta Aranzadi Zientzia Elkartearen artean, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak eta Mañariako Udalak emandako babesarekin. Bertara espainiar estatuan sakabanatuta dauden eta Lurraren Zientziekiko interesa duten hainbat elkarte gerturatu ziren, besteak beste Kataluinatik, Alikantetik, Aragoitik, Madrildik eta Murtziatik, guztira 60 bat lagun. Azpimarratzekoa izan da Euskal Autonomi Erkidegoko MUFOMI, Luberri eta Harridunak elkarteen parte-hartze handia.

Larunbatean goizean goizetik eman zitzaion hasiera topaketari, akreditazioen banaketaren eta Aitziber Areitio Mañariko alkatearen eta Leire Huerta Hontza Museoa Fundazioko zuzendariaren eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Joxeba Larrañagaren agurrarekin.

Hontza Museoa Fundazioko presidentea den Enrike Huertaren hitzaldiak eman zion jarraipena, non Hontza museoaren hastapenen eta beraren bilakaeraren nondik norakoez jardun zuen. Ondoren, Asier Gomez eta
Monika Villalba doktoreek “Neandertalak Euskal Herrian” eta “Durangaldea hartzen lurra” hitzaldiak eskeini zituzten, durangaldean aurkitu diren Ursus spelaeus (kobetako hartza) aztarna ugariei erreferentzia eginez.

Hontza eta Angurreta

Bazkal ostean, eta solasaldirako tarte majoa izan ostean, Hontza Museora bisita gidatua egiteaz gain, Angurreta harrobira eginiko bisita gidatua eginez eman zitzaion jarraipena egitarauari, Victor Arrizabalaga doktorea, harrobiko arduraduna eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Arantza Aranburu eta Laura Damas doktore geologoen eskutik. Honek, arratsaldearen zatirik handiena eraman arren, partaideek oraindik indarrak izan zituzten bilera bat burutzeko eta horrela, hurrengo urteko topaketaren eta topaketa hauen nondik norakoez, zein Lurraren Zientzien inguruan biltzen diren elkarteen bestelako kezketaz hitz egiteko aukera izan zuten.

Biharamunean berriz, eta Topaketei amaiera emateko, Aranzadi Zientzia Elkarteko geologia saileko Arantxa Bodego doktorearekin batera Urkiolako Parke Naturalean barrena ibilaldia egin zuten, bertako geologiaren bitxikeriak ezagutzeko. Amaiera borobila eman zioten jardunaldiei Urkiolan mokadu bat eginez.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados