Dendak Bai
Haizetara
Mallabiko Udala
Bvrns Academy Durango

Joseba Sarrionandiak irekiko du arratsaldean Hitzez eta Ahotsezen
10. edizioko irakurraldi girotua

Gaur arratsaldean egingo dute Plateruenan Hitzez eta Ahotsez ekimenaren 10. edizioko irakurraldi girotua. 16:00etatik 22:00etara luzatuko den saioak literatura, ahozkotasuna eta diziplina artistiko ezberdinak uztartuko ditu beste behin ere, eta aurtengoan, gainera, lehen edizioari keinua egingo dio Joseba Sarrionandiaren parte-hartzearekin.

Ohi bezala, txalaparta hotsez emango diote hasiera ekitaldiari, eta ondoren, Sarrionandiak berak hartuko du hitza. Ez da kasualitatea izango: 2014ko lehen edizioa ‘Sarri Hitzez eta Ahotsez’ izenpean egin zuten, idazlea erbestean zegoela oraindik, eta nolabait haren omenez sortu zen egitasmoa. Hamargarren edizio honetan, ordea, bere sorkuntza zuzenean entzuteko aukera izango dute bertaratutakoek.

Sarrionandiaren ostean, 120tik gora irakurle igaroko dira mikrofono aurretik. Antolatzaileek azaldu dutenez, aurten inoiz baino testu gehiago entzungo dira, bai sortutakoak, bai aukeratutakoak. Iaz bezala, hitanoak ere izango du bere tokia irakurraldian.

Parte-hartzaileen aniztasuna izango da berriro ekimenaren ezaugarrietako bat. Gazteena 13 urteko neska bat izango da, aitarekin batera irakurriko duena; zaharrena, berriz, 89 urteko emakume bat, alabaren biola doinuek lagunduta egingo duena irakurketa.

Irakurleez gain, beste 40 bat lagunek ere girotuko dute saioa. Dantzariak, bertsolariak, abeslariak eta antzezleak igoko dira oholtzara arratsaldean. Besteak beste, Kriskitin, Ina Eskola eta Hotzikara taldeetako dantzariak izango dira bertan; baita Murua eta Abarkas bertsolariak ere. Musikaren alorrean, Bengoa, Larrañaga, Unzueta, Ugarriza, Gandiaga, Zumarraga eta Kanta Lagunak arituko dira, eta Karrika taldeko antzezleek ere parte hartuko dute.

Erbestea eta migrazioa

Aurtengo irakurraldiak aurreko edizioetan landutako gaiak berriz ekarriko ditu Plateruenara: Sarriren unibertsoa, itsasoa, Durangaldeko idazleak, bidaia, lurra, askatasuna, maitasuna, ametsak eta umorea, besteak beste. Antolatzaileek azaldu dutenez, errepasoa egiteaz gain, gaur egungo egoerarekin lotutako gaiak ere landuko dira, hala nola, memoria historikoa, erbestea edo migrazioa. Ekitaldiari amaiera emateko, aurreko edizio gehienetan bezala, Luhartz talde profesionala arduratuko da azken emanaldiaz.

Antolatzaileek azpimarratu dute ekitaldia doakoa izango dela, eta Plateruenako ateak zabalik egongo direla literaturzale eta kulturzale guztientzat. Haien esanetan, irakurle eta artistek “herriari debalde hartutakoa debalde eskainiko diote berriz ere herriari”.

Bi urteko etenaren ondoren, Hitzez eta Ahotsez indarberrituta itzuli da aurten, eta 10. edizioak lehen urteetako espirituari berriro heldu nahi dio: literatura partekatzea, ahotsa plazara ateratzea eta komunitatea hitzen inguruan biltzea.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados