Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Durangok walking football programa jarri du abian, zahartze aktiboa sustatzeko

Durangoko Cultural Sociedad Deportivak (SCD Durango), Durangoko Udalaren laguntzarekin eta Athletic Club Fundazioaren babesarekin, walking football jarduera berri bat jarriko du martxan. Futbol-modalitate egokitu honetan ez dago korrika egitea baimenduta, eta ekimenaren helburua da kirolaren bidez zahartze aktiboa, osasungarria eta parte-hartzailea sustatzea. Jarduera 50 urtetik gorako gizonei eta 40 urtetik gorako emakumeei zuzenduta dago.

Walking footballa oso hedatuta dago iparraldeko herrialdeetan eta Ingalaterran, eta parte-hartze handia du bertan, batez ere helduen artean, bere izaera inklusibo, seguru eta irisgarriari esker. Modalitate honek futbolaz gozatzeko aukera ematen du, lesio-arriskua murriztuz eta jokoaren erritmoa parte-hartzaile bakoitzaren gaitasunetara egokituz.

Onura fisikoez gain —mugikortasuna, erresistentzia eta bihotz-hodietako osasuna hobetzea, besteak beste—, walking footballak sozializazioa, ongizate emozionala eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzen ditu.

Jarduerak Athletic Club Fundazioaren tutoretza teknikoa izango du, eta erakunde horrek hartuko du bere gain entrenamenduen zuzendaritza.

Lehen denboraldi honetarako aurreikusitako programaren esparruan, ekainean Lezaman lagunarteko partida bat antolatzea aurreikusten da. Horri esker, Durangoko taldeak klubaren instalazioetan jokatzeko aukera izango du. Programazioa, hala ere, izen-emateen azken kopuruaren eta jardueraren garapenaren araberakoa izango da.

Izena emateko epea

Entrenamendu-saioak doakoak izango dira eta ekainaren 3an hasiko dira. Asteazkenetan egingo dira, goizeko 11:30etik 13:00etara, Tabirako futbol-zelaian.

Izena emateko epea maiatzaren 27ra arte egongo da zabalik eta izen-ematea info@durangokirolak.net helbide elektronikoaren bidez edo Landako 1eko harreran aurrez aurre egin ahal izango da. Harrerako ordutegia honako hau izango da: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 21:00etara; larunbatetan 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara; eta igandeetan 9:00etatik 14:00etara.

Durangoko Udalak herritarrei ekimen honetan parte hartzeko gonbita luzatu die; izan ere, jarduerak ariketa fisikoa egitea, ongizatea sustatzea eta harreman sozialak indartzea ahalbidetzen du, ingurune irisgarri eta egokitu batean.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados