Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Mañariak ‘Maiatza Kulturala’ ospatuko du eskaintza zabalarekin

Swingtronics

Aurten ere ‘Maiatza Kulturala’ ospatuko da Mañarian, maiatzaren 9tik 24ra bitartean, askotariko kultur ekintzez osatutako egitarauarekin. Antzerkia, kontzertuak, hitzaldiak, ikuskizunak eta azoka izango dira, besteak beste, herriko kale eta gune desberdinetan.

Ekimenaren helburua da herritarren artean kultura sustatzea, sorkuntza artistikoa balioan jartzea eta adin guztietako publikoarentzat aisialdi eskaintza anitza eskaintzea. Mañariko Udalaren eta herriko elkarte eta eragile desberdinen artean osatu da egitaraua.

Andra Mari dantza taldeak sortu zeneko 40. urteurrena ospatuko du maiatzaren 23an. Egun osoko egitaraua izango da, eta bertan parte hartuko dute gaur egungo dantza taldeek (txikienetatik hasita nagusietaraino, ezpatadantzari taldeak…) nahiz urte hauetan guztietan taldean ibilitako dantzari ohiek. Azken hauen artean 80 urtetik gorako dantzariak batuko dira.

Eguna kalejira batekin hasi ondoren, frontoian dantza saio nagusia eskainiko dute, ezpatadantza, gorulariak eta bestelako dantzekin. Horrez gain, taldearen sorreran eta osteko ibilbidean garrantzitsuak izan diren pertsonak omenduko dituzte. Eguna borobiltzeko, 18:00etan, Lorratz taldeak erromeria eskainiko du plazan.

Arri ekimena

Maiatzaren 16an, Arri ekimenaren barruan, formatu txikiko pieza artistikoak ikusi ahalko dira herriko gune desberdinetan. Korrala Sormen Gunea ibili da antolaketa lanetan. “Ikusleek ibilbide bat osatu behar dute pieza guztiak ezagutzeko, antzerki-ginkana moduko
esperientzia batean”, azaldu du Korralako kidea den Cecilia Paganinik.

Ibilbide orria 17:00etan banatuko dute plazan. Ibilbide orriak zehaztuko ditu tokiak, orduak eta piezak. Tokiak sekretua dira une horretara arte. Ikuskizunei dagokienez, denetarik dago: soka Zinkoa eta clowna uztartzen dituen pieza NiMú taldeko Sandra Gutierrezen eskutik; dantza garaikidea, Ibawa kolektiboarekin; Karrika Antzerki Taldearen antzezlana; Korrala Sormen Guneko ikasleek sortutako pieza; Maria Urcelayren monologo komikoa, eta, swingtronics taldearen kontzertua, swing eta rock doinuak uztartzen dituena.

Kontzertuak eta hitzaldiak

Egitaraua hainbat kultur ekimenek osatuko dute hilabete osoan zehar. Besteak beste, maiatzaren 9an mugei, migrazioari eta giza harremanei buruzko gogoeta tragikomikoa proposatuko du ‘Arizona’ antzezlanak.

Maiatzaren 17an Oreka TX taldearen kontzertua izango da. Maiatzaren 22an, bestalde, Gar proiektu musikalak zuzenekoa emango du Errekondon.

Amaitzeko, maiatzaren 24an Euskal Azoka egingo da, eta baita Euskadiko Azpi Gorri lehiaketa ere. Horrekin emango zaio bukaera aurtengo Maiatza Kulturalari

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados