Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango
Jesuitak Durango

Eskola-materiala erosteko eta desgaitasuna duten adin txikikoen tratamenduetarako dirulaguntzak

Amorebieta-Etxanoko Udalak dirulaguntza deialdi berria zabaldu du, udalerriko familiei funtsezko bi arlotan laguntzeko: hezkuntzan, batetik eta desgaintasuna duten adintxikikoen arretan, bestetik.

Alde batetik, eskola-materiala erosteko laguntzen deialdia Amorebieta-Etxanon erroldatuta dauden familiei zuzenduta dago. Familia horietako seme-alabak Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikulatuta egon behar dute. Helburua da eskola-material funtsezkoen, hau da, koadernoen, boligrafoen, motxilen, kalkulagailuen edota eskola-jardueretarako beharrezko arropa eta oinetakoen erosketa egiteko gastua arintzea.

Edozein kasutan, garrantzitsua da gogoraraztea jasotako laguntza horiek eskola-materiala saltzen duten tokiko komertzioetan erabili behar direla, horrela udalerriaren ekonomia bultzatzen lagunduz.

Bestalde, desgaitasuna duten adin txikikoen tratamendu terapeutikoetarako laguntzak 6 eta 18 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei zuzenduta daude; adin txikiko hauek Amorebieta-Etxanon erroldatuta egon behar dute eta gutxienez %33ko desgaitasuna aitortua izan beharko dute Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik. Deialdiaren helburua da, haurren garapenerako ezinbestekoak diren tratamendu terapeutikoen gastuei aurre egiten laguntzea, hala nola logopedia, fisioterapia, ikaskuntza-laguntza edo psikopedagogia arreta.

Tratamenduak Bizkaiko Foru Aldundiak baimendutako haurren garapen eta arreta goiztiarreko zentroek edo gizarte zerbitzuen arloan lan egiten duten eta gizarte erabilera publikoa duten erakundeek eman behar dituzte. Laguntzaren zenbatekoa desgaitasunaren graduaren eta familia errentaren araberakoa izango da, eta gehienera ere tratamenduaren kostuaren %80a estaliko du.

Epea, eskaerak eta baldintzak

Alde batetik, eskola-materiala erosteko laguntzen eskaera-epea apirilaren 20a bitarte egongo da irekita. Bestalde, desgaitasuna duten adingabeen tratamendu eta programetarako dirulaguntzak eskatze epea apirilaren 21ean bukatuko da. Aipatutako bi laguntzak aurrez aurre,  Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) edo udalaren egoitza elektronikoaren bidez eskatu ahal izango dira.

Eskola materialeko laguntza jasotzeko ezinbestekoa izango da tokiko komertzio batean egindako erosketa-fakturaren aurkeztea eta 2025eko irailak 1etik ondorengo fakturak onartuko dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deialdi osoa kontsulta daiteke udalaren egoitza elektronikoan edo udaletxean bertan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados