Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango
Jesuitak Durango

Hiruzulo Folk Jaialdiak IV. edizioa ospatuko du larunbat honetan

Ariñeketan.

Bihar, martxoak 7, arratsaldeko 19:00etan San Agustin Kultur Guneak Hiruzulo Folk Jaialdiaren IV. edizioa hartuko du. Jaialdiak formatu handiko eta doako ikuskizuna eskainiko du, pertsona guztientzat irekia eta irisgarria izango dena.

Laugarren edizio honetan, talde gonbidatua Arineketan izango da, eta Haatik Dantza konpainiarekin batera ‘Zaharrak Berri’ proiektua aurkeztuko dute.

Arineketan taldearen buru Iñar Sastre (pianoa) eta Jagoba Astiazaran (txistua) dira. 2020an lehen diskoa aurkeztu zutenetik, taldeak euskal musika tradizionalaren berrikuntzan oinarritutako lana garatu du, plaza ugaritan jardunez. Euskal dantzen erritmo eta doinuetatik abiatuta, freskotasunez berrinterpretatzen dituzte, tradizioak bizirik eta etengabe berritzen jarrai dezakeela erakutsiz. 2021ean, zuzeneko lanagatik Euskal Herriko Musika Bulegoaren Saria jaso zuten.

Orain, ‘Zaharrak Berri’ aurkeztuko dute, ildo beretik jarraitzen duen proiektua. Oraingoan, egile ezezagunen abesti tradizionalak egunera­tzen dituzte, euskal ondarea berreskuratu eta desagertzeko arriskuan dauden doinuei bizitza berria emateko, publiko berriengana hurbilduz.

Formatu handiko ikuskizuna

Ikuskizunean, Xabi Zeberio (biolina), Ainara Ortega (ahotsa) eta Agate Amilibia (biolontxeloa) arituko dira, baita Oihana Iguaran ber­tsolaria ere. Dantzaren atala 2011n sortutako Haatik Dantza konpainiaren esku egongo da. Aiert Beobideren zuzendaritzapean, konpainiak sorkuntza propioak garatzen ditu eta hainbat sortzailerekin elkarlanean aritzen da, euskal kultura oinarri hartuta eta tradizioa zein lengoaia garaikideak uztartuz.

Zuzeneko musika eta dantza batuz, formatu handiko ikuskizuna eskainiko da, pianoa, txistua, biolina, biolontxeloa, bertsolaria eta dantzariak agertoki berean elkartuz.

Edizio berri honekin, Hiruzulo Folk Jaialdiak kultur zabalkundearekin eta herritarren parte-hartzearekin duen konpromisoa berresten du, eta Durangoko bizilagunak gonbidatzen ditu euskal musika, dantza eta kultur ondarea balioesten dituen proposamen artistiko batez gozatzera.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados